Oscar sarietarako 8 izendapen dituen The Imitation game, Ermua Antzokian asteburuan ikusgai
Zine aste berriari ekingo diogu ostegunean Ermua Antzokian. Zineklubean Volker Schlöndorff zuzendariaren ‘Diplomacia’ filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Lanak kontsul suediarrak eta naziek Parisen zuten gobernadore militarraren arteko negoziazio zailak gogora ekartzen ditu. Lehenak negoziatzeko bere ahalmen eta gaitasun guztiak praktikan jarri behar izan baitzituen, Hitlerrrek berak hiritik alde egitean guztia suntsitzeko eman zuen aginduan ez zezaten bete. Cyril Gelyren antzerki obra baten oinarriturikoa da, André Dusollier eta Niels Arestrup aktore bien arteko lehia aparta azpimarratzekoa delarik. Tentsioz beterikoa da eta emozionala erabat, Diplomazia lanak ikuslea ezbai liluragarrian murgiltzen du, hizki handiz idatzitako historiaren lekuko bihurtuz. Diplomacia bi sari lortu zituen Valladolideko Seminci jaialdian; zuzendari onenarentzat eta interpretazio maskulino onenarentzat. Jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Alfonso Zarauza zuzendariaren Los Fenómenos filmaren lehen emanaldiarekin. Sen erabat dramatikoa duen tragikomedia da, luxuzko bikoteen aktorea duena Lola Dueñas eta Luis Tosar. Mutilagunak utzi berri duen emakume eta ama bere jaioterrira –Ferrol hirira- bueltatzen da, ume jaioberriarekin batera bizitza berrasteko asmoz. Ferrolen obra batean lana lortzen du, non emakume izanik lankideen errespetua irabazi beharko duen. Adreiluaren eta bizi dugun ekonomiaren krisialdian kokatzen den lana, filma zintzoa hunkitu egingo gaituena, konbikzio eta argitasunaz. Azpimarragarri da Lola Dueñas aktorearen lan bikaina. Los Fenómenos filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena Morten Tyldum zuzendariaren The Imitation game filma britainiarra izango da. Aktore protagonista Benedict Cumberbatch da eta tituluak, jada, Oscar sarietarako zortzi izendapen jaso ditu, lehiaketa hasi orduko. Portu dituen izendapenen artean filma eta zuzendari onenarentzako sariak ditu. Thriller biografikoa da, Alan Turing matematiko ospetsuaren bizitza erakutsiko diguna, bigarren Mundu Gerraren emaitza bideratzeko eta nazien kode sekretuak askatzeko erabateko zerikusia izan zuenak. Lan erabakigarria egin bazuen ere, guda amaitu ostean jazarpena jaso zuen homosexuala izateagatik. Thriller erakargarria da zinematografikoki ondo egina dagoena, ikuslea barnean harrapatzen duena. The Imitation game larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzat igande arratseko emanaldian -5etan- azkenik Dixie y la rebelión zombi titulukoa ikusi ahal izango dugu, animaziozko filma euskalduna, Ricardo Ramónek eta Beñat Beitiak zuzendu dutena erdibana. Dixiek zonbi lagunekin bueltatu beharko da, mundua kontrolpean hartzeko asmoz Nigreda maltzurraren konspirazioa desegiteko. Zonbiak, dibertsioa eta modernotasuna topera.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean