Langabetuek gauzatu duten Oinarrizko Sukaldaritza Lana amaitu da

20.01.15
Gizartea

Udal Gizarte Ongizate zerbitzuek eta Tokiko Garapen Alorrekoek Oinarrizko Sukaldaritza Lanak espezialitateko ikastaroa amaitutzat eman dute. Ikastaroa egiten 15 langabetu eta herriko bizilagun izan dira, gizarteratzea eta lan munduratzea ahalbidetzeko bideak lantzeko. Ekimenaren helburua parte hartzaileei sukaldaritzaren oinarrizko ezagutzak ematea izan da, horretan trebatuz gero enplegua lortzeko aukera gehiago izan dezaten. Ikastaroak 204 ordu ditu, 180 ezagutza espezifikoetarako, 6 elikagaiak manipulatzen ikasteko eta gainerako 16ak taldean orientazioa lantzeko. Ikastaroa ematen ari da Josu Mugerza sukaldari ospetsua, Elgoibarko San Miguel gainean Belaustegi Jatetxea zuzentzen duena.

Ikastaroak eduki teorikoak eta praktikoak barne hartuko ditu. Edukiak “Sukaldaritzako oinarriko lanak” ziurtagiri profesionalean jasotako berberak dira, kualifikazio 1ngo mailakoak. Hiru trebakuntza atal lantzen ari dira, hain zuzen ere ondorengo hauek:

  1. Sukaldaritzan aplikatutako arauak eta baldintza higieniko eta sanitarioak ezagutzea, elikagaiak manipulatzeko ikastaroa barne egonik.
  2. Oinarrizko eta gutxieneko lanak sukaldean; sukaldaritza gaiak prestatzen laguntzea.
  3. Plater konbinatuak eta aperitiboak prestatzen ikastea.

Ikastaroa Txalaparta Gastronomi Elkartean eman da astelehenetik ostiralera, goizeko 9:15etatik arratsaldeko 13:45ra bitartean. Antolatzaileek elkartearen laguntza eta egoitza laga izana biziki eskertzen dute.

Ikastaro egileek jaki, plater eta pintxoen manipulazio, prestatze eta kontserbatze prozesuak ikasi eta horietaz jabetuko dira. Prozesu horietan balioa eransteaz gain, goi mailako sukaldaritzaren hainbat aspektu ere ikusiko dituztelarik, esaterako, produktuen izaera eta sena errespetatzen; urtaroa kontutan hartzen; jakiak aurkezteko modu onenak eta bezeroari aparteko harrera eta zerbitzua ematen.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan