Yuzz programa berrirako izen-emateak zabalik

21.01.15
Ekonomi Sustapena

Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta finantzazioarekin eta SPRI Taldearen bitartez, Santander Ekintzaileen Nazioarteko Zentroak (CESI delakoak), Yuzz zentroa Ermuan dugu orain dela hiru urtetik. Zentroak eta programak 18 urtetik 30era bitarteko gazteen artean ekintzailetzarako gogoa suspertzea dute helburua. Yuzzek deialdi berria ireki du eta horretan parte hartzeko izen emate epea zabalik izango da otsailaren 19a arte.

Yuzz programak iraungo duen bost hilabeteetan, Santander Ekintzaileen Nazioarteko Zentroak tokian tokiko partner eta lankideekin batera, aukeratuak suertatzen diren ekintzaileen eskura jarriko ditu beren ideia merkatuan garatzeko behar dituzten baliabide guztiak: aditu sare bat, enpresa arloko prestakuntza, aholkularitza eta tutoretza pertsonalak, on-lineko lankidetzan aritzeko lan plataforma bat eta, ideia hori enpresa-proiektu bihurtu ahal denean, behar duen laguntza administratibo eta juridiko guztia.

Ermuko Udaletxeak, ideia garatu ahal izan dezaten, hautatutakoen esku jarriko dira ondorengo baliabideak: Izarra Centre eraikinean lan egiteko lekua utziko zaie. Enpresak sortu eta kudeatzeko.

Estatu osoan aukeratutako hiru proiektu onenei diru-laguntza bat emango zaie negozioa martxan jartzeko eta beren ametsak gauzatzeko. Era berean, Yuzz zentro guztietako parte-hartzaile onenek aukera izango dute Silicon Valleyra joateko eta bertatik bertara ikusteko mundu osoko berrikuntza gune handiena, Google, eBay eta Hewlett-Packard bezalako enpresen ohantzea.

Ermuko zentroetarako 20na ekintzaile aukeratuko dira gehienez, denak ere 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak. Hautagaitzak jasotzeko epea zabalik egongo da apirilaren 23ra arte eta parte hartu nahi duenak bere datuak bidali beharko ditu www.yuzz.org web orrian jarritako inprimakia betez. Parte-hartzaile bakoitzak hautagaitza bakarra aurkeztu ahal izango du, baina nahi duen bezain bat ideiarekin hornitua.

Informazio gehiagorako idatzi edo harremanetan jarri e-postontziaren bidez: nizaguirre@udalermua.net

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena