Aitor Hernandezek 8 eta 36. postuak egin ditu Holandan korrituriko bi probatan

26.01.15
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua) emaitza ezberdinak lortu izan ditu asteburuan Holandako lurretan. Larunbatean –33 egin zuen urtebetetzean- zortzigarren helmugaratu zen Rucphen hiriko proban. Nazioartean lortu izan duen emaitzarik onena. Ermuarrak probari hasiera oso izan ez zuen arren, postuak irabazten joan zen eta azken itzulietarako hamar onenen artean izanik. Azkenik, zortzigarren.

Ermuarra pozarren agertu zen amaieran: “Pozik, oso pozik nago. UCI puntuak lortu ditut eta hori zen helburua, nire kasa korritu ahal izan dudalarik, nazioartean orain arte ezinezkoa izan zaidana beti. Beste egunetan kalte egin izan didan hotzak, ondo aguantatu dut gaur”.

Atzoko igande egunean, Hoogerheide hirian Mundu Kopa korritu zuen, Tabor hirian jokatuko den Mundialaren azkena. Hernandez hogeita hamaseigarren postua lortu zuen. Eszenatokia bezperan izandakoarekiko oso desberdina izan zen. Irteeran izandako kokapenak ez zion mesederik egin eta larunbatean egindako esfortzuak ezta ere, ordaindu egin baitzuen.

Atzo sentsazio kontrajarriak zituen, nahiz eta positiboak gailendu. “Bezperan gauzak amestuak bezala atera baziren, gaurko karrera oso desberdina izan da. Abiadura handia, oso azkar joan gara eta atzo egindako ahalegin ordaindu izan dut. Hainbat txirrindulari elkarrekin eta tropelean joan izan garen arren, azken itzulian gelditu egin gaituzte erritmoa apurtuz. Nolanahi, nire ustez pausoak ematen jarraitzen dut. Asteburua ez da txarra izan, puntuak batu ditut eta Hoogerheide hiriko karrera ikasten jarraitzeko balio dit. Dena den amorratua nago, gelditu egin gaituztelako. Ea Errepublika Txekiarrean gauza ondo doan eta lasterketa ona egiteko gauza naizen”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan