Sergio Nievaek argazki bilduma ikusgai du Lobiano Kulturgunean

26.01.15
Kultura eta Gazteria

Sergio Nievas ermuarrak argazki bilduma ikusgai jarri du Lobiano Kulturgunean. Erakusketa behe solairuko bi aretoetan banatua dago eta berrogeita hamar irudiz baino gehiagoz osatua dago. Argazki gehienak pertsonen erretratuak dira. Erakusketa lanegunetan zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta larunbata eta igandeetan, 12:00etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren otsailaren 2ko astelehenera bitartean. Argazkilariak webgunean dionez bi dira bere pasioak “kirola, orain lau urtetik triatloian jarduten duelarik eta, denbora beretik lehen kamera reflexa erosi zuenetik, argazkilaritza ezagutzen”.

Bi afizioak alderatzen ditu eta “kirolean bezala argazkigintzan entrenamendua beharrezkoa da eta, kamerarekin apurka aurrera noa nire estilo propioa lantzen. Nire ustez, garrantzitsua da egiten duzunean pasioa jartzea. Proiektu bakoitza hartzen dut bizi ala hiltzeko balitz bezala. Momentu eta tokien bila zoroan pare ibiltzen naiz, ideia bakoitzari mila buelta eta bat gehiago emanez, bilatzen dudana lortu bitartean. Orduak eta orduak ematea ez zait inporta, nire begientzat emaitza ahalik eta perfektuena lortzeko. Ez dut amore ematen, harro sentitu arazten nauen zerbait lortu artean”.

Autoreak bere lanak esekita ditu bere izeneko webgunean eta blogean, non titulu bakoitzeko bilduma bat jartzen duen. Bere lanaren ezaugarri dira asko landutako konposizio eta enkoadraketak, eta baita argi eta espresioaren arteko oreka. Lan interesgarriak Lobianon, otsailaren 2a artean.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita