Herritarroi eskaintzen digun zerbitzua baloratzeko eskatzen digu Abiapuntuk

28.01.15
Erakundea

Abiapuntu udal bulegoak horri eta bertan eskaintzen zaizkigun zerbitzuei buruz herritar eta erabiltzaileok dugun iritzia ezagutu nahi du. Gu guztion iritzia jakin nahi izanaren zergatia hurbileko bulego eta zerbitzua, zuzena eta eraginkorra izaten eta, gure gizarte eta hori eratzen dugun kideon beharrei erantzuteko hobetzen eta eboluzionatzeko. Horregatik guztiagatik, Konbentukoa kalean eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea neurtzeko inkesta betetzeko aukera emanen digu ermuarroi, bulegoa zabaldu zenetik, urtero egiten duen legez.

Galdetegia betetzeko bi bide eskaintzen ditugu:

  • paperezko inkesta alea bulegoan bertan bete eta jarri dugun ontzian utziz erantzuna.
  • On line webgune korporatibo honetan eskaintzen dena betetzea. Horretarako hasiera orrian lasterbidea utzi dugu eta gainean sakatuz gero inkesta digitala betetzeko aukera dugu.

Urte hauetan, zerbitzuaren balorazio orokorra ona izan da, bataz besteko puntuazioa 8aren gainetik egon delarik. Herritarrok bereziki, langileek eskainitako arreta eta tratua da hobe baloraturiko atala, iaz 9tik gain geratu baitzen.

Inkestan, besteak beste, instalakuntzen egoerari, lankideon arretari, egin ditzakegun izapideei eta beste hainbat gauzei buruz galdetzen da. Udal webgune korporatibo honetan dagoen Abiapuntu egoitza elektronikoa baloratzeko ere eskatuz. Bi galdera edo atal irekiez uzten da agiria, pertsona erantzule bakoitzak aspekturik garrantzitsuenak eta bere iradokizunak adierazi ditzan, erantsi nahi duen gainerakoarekin batera.

Udaletik nahiz Abiapuntu zerbitzutik erabiltzaileak animatzen ditugu inkesta bete ditzaten, urteroko galdetegi hau oso garrantzitsua baita guretzat, herritarron nahi eta beharrak ezagutzeko bide garrantzitsu zuzen eta hurbila delako.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian