Udal kiroldegiak aldagela berri bi ditu

28.01.15
Kirolak

Udal kiroldegiko erabiltzaileek aldagela berriak dituzte, eraikuntzaren sotoan kokatutakoak. Aldagela berri eta moderno bi, funtzionalak eta gaur nahiz etorkizun hurbileko beharrei erantzungo dietenak. Hilabete tea erdi pasatxo iraun dute lanak, nahiz eta denbora horretan etenik gabe instalazioa zabalik eta bertako jarduerak jardunean mantendu izan diren. UKEk lanak egiteko 144.739,83 euro inbertitu ditu. Institutuak egokitzapenarekin erantzun nahi izan du azken bi urteetan izan duen eskari igoerari, ikastaro egile kopuruari eta kirol eskaintza hazkundeari, hain zuzen ere.

Sotoan dauden aldagela berriak lehen gorputz-tratamenduetarako zerbitzuak betetzen ziren lekukan kokatzen dira. Aldagelak egunero ikastaroetan parte hartzera etortzen diren bostehun kirolari eta herritarrei zerbitzu ematen diete, horiek guztiek orain arte eraikinaren solairu artean kokatutako aldagela txikiagoak erabiltzen baitzituzten. Hortaz, orain erosotasuna izango ezaugarri nagusia erabiltzaileontzat.

Ia 160 metro karratuko azalera dute bi aldagelek, bata emakumezkoentzat eta bestea gizonezkoentzat izanik, klimatizatuta daude, komun, konketa, ur-emari nahiz tenperatura modu independentean erregulatu daitezkeen dutxekin. Gelak takilak, bankuak, esekileku, xaboi euskarria, eskuak eta ile-lehorgailuak ere izanik. Argiak led teknologiakoak jarri dira, aurrezteaz gain ingurugiroari mesede egiten diotelako.

UKEko presidenteorde den Miguel Ledesmak “azpiegitura berriaren kalitatea” azpimarratu du, “kirol praktikak egun dituen erosotasun, higiene eta konfort mailetara bikain egokitzen baita”. Udalak kirolarekin duen konpromisoa argi utzi nahi izan du udal zinegotziak. “Kirolean inbertitzea herritarren bizi-kalitatean eta osasunean inbertitzea da eta baita etorkizunean inbertitzea ere” erantsiz.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira