Lobiano amplía la inscripción para los talleres de danza-jazz e ilustración del 1er trimestre

28.01.15
Kultura eta Gazteria

Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan gauzatuko dituen tailerretan parte hartzeko izen-emate epea luzatu egin duela iragarri du Udal kultura sailak. 2015. urteko hasiera honetan 18 orduko iraupena izango duten bi tailerrek bere horretan mantenduko dira. Izen emateak hortaz, astebete luzatu dira, otsailaren 4ra bitartean edota dauden plazak bete artean zabalik mantenduko. Lehena gertatzen dena, izango da.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte. Materialak partaideen kontu izango dira.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik apirilera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700)egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Antolaturiko tailerren xehetasunak

Jazz Dantza tailerra, Dairi Martinez irakaslearen eskutik, zeina ostegunetan arratsaleko 18:15etik 19:45era egingo den, Lobianoko Dantza Aretoan. Iraupena: otsailaren 5etik apirilaren 30era bitartean.

Komikiak marrazten ikasteko tailerra, José Carlos Torres eta José Antonio Morlesínen eskutik. Tailer hau astelehen eta asteazkenetan izango da Lobianoko aretoetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Iraupena: otsailaren 9tik martxoaren 9ra.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean