Euskal Eskubaloi Ligako neska kadeteen igoera- eta promozio fasea Ermuan jokatuko asteburuan
Euskal Eskubaloi Ligako neska kadeteen igoera- eta promozio fasearen egoitza eta eszenatoki izango da Ermuan asteburuan. Partidak ostiraletik igandera bitartean herrko M.A.Blanco kiroldegian jokatuko dira. Txapelketa Euskal Eskubaloi Federazioak antolatu du herriko Errotabarri kirol elkartearekin batera eta elkarlanean, izan ere ermuarrak bisitariei harrera egingo eta koordinatzaile izango dira guztian ondo atera dadin. Federazioak gure herria aukeratu du eta partidak urtarrilaren 30etik otsailaren 1era bitartean jokatuko dira.
Nor baino nor arituko diren lehiakideak ondorengoak dira; gipuzkoatik Usurbil K.E. eta Ereintza (Errenteria) eta, Bizkaitik, San Adrian eta Errotabarri E:K.E. Mikel Martin eibartarrak entrenatzen dituen neskak promozioa jokatuko dute, ligaxka seigarren postuan bukatu baitute. Kadeteen lehen taldeak 9 puntu batu ditu hamalau partidatan, horietatik lau irabaziz, bat berdinduz eta beste seiak galdu eta gero.
Gauzak horrela, ostiraletik igandera bitartean jokatuko den bitarteko fase hau garrantzitsua da kirolari ermuarrentzat. Asteburu intentsua biziko du taldeak eta jarraitzaileen eta harmailetan esertzen garenon bultzada eta arnasa behar dute sentitu, animoari eutsi eta beraien benetako maila berrerakutsi ahal izateko, oso gai direlako. Lau talderen arteko lehiaketa izango da, talde bakoitzak hiruna partida jokatuko ditu, guztiak elkarren artean arituz.
Larunbat arratsean, kadeteen bigarren taldeari harrera egingo Bizkaiko Kopan 3ak amaitzeagatik
Larunbat arratseko lehen partida amaitu eta segidan Errotabarri Elkarteak kategoria bereko bigarren taldeari harrera egingo eta omenduko, probintzian jarduten duena, aurreko asteburuan Bizkaiko Kopa jokatu eta hirugarren postua lortu zuelako. Sari moduan garaikur beste bat ekarri dute eta hori zaleei dedikatuko diote, beren laguntza eta babesa eskertzeko. Taldea Dionisio –Isi- Rodríguezek entrenatzen du, eta jokalariak Nagore, Irune, Miren, Ainhoa, Alona, Ane, Marta, Iraitz, Maria, Irati, Ohiane, Maider, Itsaso eta Arantzazu dira. Taldeko ordezkari berriz, Javi Ruiz. Zorionak!
Asteburuko partiden ordutegi eta neurketak ondorengoak dira:
- Urtarrilaren 30a, ostirala
- 18:00etan: Ereintza-Usurbil
- 20:00etan: Errotabarri-S. Adrian
- Urtarrilaren 31a, lrunbata
- 16:45etan: Ereintza-S.Adrian
- 18:30etan: Usurbil-Errotabarri
- Otsailaren 1a,igandea
- 9:45etan: S. Adrian-Usurbil
- 11:30etan: Errotabarri-Ereintza
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan