Goienkaleko arrapala mekanikoa astebete zerbitzuz kanpo konpontze lanetarako

30.01.15
Abisuak eta matxurak

Obra eta Zerbitzuen udal lantaldeak jakinarazi du datorren astean Goienkaleko arrapala mekanikoa zerbitzuz kanpo egongo dela konpondu ahal izateko. Arrapala hori geldirik izango da kateak eta bestelako elementuak aldatu ahal izateko. Azken asteetan mekanismoa ez da ondo ibili, izan ere, zaratak eta kirrikak egiten, programatutako ordua errespetatu ez, eta abar…Hori horrela, aldizka egiten zaion azken azterketan teknikariek ikusi zuten kateetako bat oso desgastaturik zegoela eta bere erabilera denbora agortutzat eman behar zela, apurtu aurretik aldatzearen komenigarritasuna azpimarratuz, matxura edo kalte gehiagorik eragin ez zezan. Bigarrenari ere, denbora gutxi geratzen zitzaiola ikusiz, biak aldatzea erabaki da.

Arrapala itxita izango da astelehenetik ostiralera -otsailaren 2tik 6ra, biak barne-. Arrapala konpontzen langileen bi talde jardungo dute jarraikako txandetan, talde bakoitza 7 orduz arituko da, ondoren lekukoa besteari utziz. Lehen taldea goizeko 8etan hasiko da eta bigarrenak gaueko 10etan bukatuko du. Horrela egitearen arrazoia, arrapala zerbitzuz kanpo denbora laburrenean edukitzea delarik. Nolanahi ere, enpresak bost egun beharko dituela uste du. Legenago bukatzerik izango balute, zerbitzua berrabiatuko dute.

Matxurak zertan diren

Esan bezala, azken asteetan arrapala ez da ondo ibili, zaratak atera eta defizientziak izanik. Aldizka egiten zaion azken azterketan sistema mugitzen duen katea desgastatua zegoela ikusi da eta bigarrenaren bizi-erabilera ere bukatzear, nahiz eta baldintza hobeetan egon.

Bestalde, erabiltzailerik izan edo ez antzematen duen radar edo detektoreak ere ez akatsak eman ditu, zerbitzua bukatzeko programaturik duen gaueko 11etan ez baitzen gelditzen.

Horren aurrean, mantenua egiten duen enpresak eta udal Bulegoko teknikariek konponketa guztiak datorren astean egitea erabaki dute, mekanismoa gerora denbora luzerako egokiro ibili dadin eta erabiltzaile eta herritarrei eragozpen gutxiago eragiteko. Horrela hemendik denbora gutxira ez baita berriz gelditu beharko.

Gure udalerrian arrapala eta eskailera mekanikoak dira auzoen arteko irisgarritasuna eta altuerei aurre egiteko ditugun elementuak; Santa Ana, Ongarai edo Zeruko auzoetara igotzeko, esaterako.

Jarraian, orain urte batzuk Iparragirre kaletik Santa Anara igotzeko tartean eta osohurbil dagoen zatian katea aldatzeko lanetan ateratako argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri