2015eko Inauteriak iragartzeko kartela badugu

30.01.15
Kultura eta Gazteria

Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi eta argitara eman du kartel lehiaketako obra garailea eta lan horren egilearen izen-abizena. Udalak antolatutako 2015eko Inauteriko kartel lehiaketaren irabazle da Isusko Fernández Martos, 35 urteko nafarra. Lehiaketa honek 500 €tako sari bakarra du eta diru kopuru hori autorearentzat da. Lehiaketara 27 lan aurkeztu dira, iaz baino bi gehiago. Epaimahaiak aurkeztu diren lanen maila positibotzat jo du. Lan irabazlean oilarra da nagusi, mokoaz gain kurkubi eta paparra kolorezko zintekin egina dago eta alboan begi handi eta zabala duelarik. Fondoa zuria da, eta oinean Ermua 2015eko Inauteriak esaldia darama idatzita.

Egitarauari hasiera emango zaio otsailaren 12ko ostegunean, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie otsailaren 12ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradizioari jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoa argitaratuko dugu, alea moldiztegitik etorri bezain pronto.

Larunbatean gauza eta jarduera asko izango ditugu herrian, eguerditik hasi eta goizaldera bitartean. Asteartean, amaiera emango zaio aurtengo edizioari, jarduerak arratsaldetik gauera artean izango ditugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu