Hernandez participa en el Mundial de Tábor este fin de semana

30.01.15
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua) txirrindulariak ziklokroseko Mundu proba korrituko du igandean, Txekiar Errepublikako Tabor herrian. Ermuarra gogo eta ilusioz beterik doa, zirkuituan aurkituko duenaren jakitun. Eguraldia eta baldintzak oso gogorrak izango direla jakin badaki, hotza eta izotza eragin handia izango baitute.

Korridore ermuarrak ondokoa adierazi du bidaiari ekin aurretik: “Mundiala denboraldi osoaren errekonpentsa da. Presiorik gabe noa, ilusioz beterik, gutxi baitut galtzeko. Irteeran oso adi egotea garrantzitsua izango da, izotza egonik talkak izan daitezkeelako eta horrelakoak ekidin egin behar da. Lasterketa buruan aterako ez naizenez izotza behar bada lagun izango dut, teknikak balore gutxiago izango du eta karrera gogortu egingo duelako. Fisikoko egoera onean nago eta azken lasterketan egin bezala, hurbilpen bat egin eta egoki prestatu eta berotzea garrantzitsua izango da, bihotz taupada egokiak lortu eta hotzari neurria hartzeko”.

Taborren (Txekian) asteburuan jokatuko den Munduko ziklokros proba jarraitzeko modu bakarra izango dugu, UCI elkarteak Youtuben duen kanala, hain zuzen ere, TBek ez baitute eskainiko. Espainiako Txirrindularitza Federazioak horra iritsi eta lasterketa ikusteko sistema prest utzi du eta guk horra lotura uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira