Ziklokrosean lekukoa hartuko duen belaunaldia dugula agerian utzi du Taborreko mundialak

02.02.15
Kirolak

Taborren (Txekiar Errepublikan) jokatu den mundiala, jada, historia da. Estatuko delegazioa osatzen zuten korrikalariek emaitza ezberdinak lortu dituzte. Onenak, 23 urtetik azpiko gazteenak izan dira, Felipe Orts eta Kevin Suarezek beren mailako hogei onenen artean amaitu baitute.

Eliteetan hemendik joandakoen artean onena Havier Ruiz de Larrinaga izan da, helmuga zeharkatu zuen 27. izan baitzen, garailea baino lau minutu eta berrogeita hamahiru segundo (4:53’) geroago. Aitor Hernandez ermurrak pixka bat atzerago iritsiz, sailkapenean 34. sartu baitzen, lehena baino sei minutu eta berrogei segundo (6:40’) beranduago. Aurreikusitakoaren baitan, nahiz ermuarra zertxobait aurrerago egotea espero zuen.

‘Larri’ arabarrak duen eskarmentu zabalaz baliatu zen, Taborren hasiera korapilatsua gainditu ostean korritu duen zortzigarren mundialean emaitza onen lortuaz. “Hasierak bi zati izan ditu: lehenengo zuzen eta kurbak, non ondo moldatu naizen gorabeherak ekidinez eta lehen itzulian bezala. Zirkuituari ondo egokitu naizela uste dut oro har eta pozik nago, emaitza ez baitago batere gaizki”.

Aitor Hernandez ermuarra zerbait atsekabeturik agertu zen, espero bezain ondo ez aurkitzeagatik eta hotzak espero baino gehiago eragin ziolako. “Zapore mingotsaz amaitu dut –adierazi zuen- ezin izan dut hasierako helburua bete eta lehen hogeita hamarren artean amaitu. Hotz asko egingo zuela jakin arren, ez naiz egoerari egokitzeko gauza izan. Ez naiz eroso sentitu, ez da izan espero nuena, eta ez dut gozatu. Nolanahi ikasten segitzeko balio dit eta amaitu izana baloratzen dut, ibili naizen bezala ez baita gutxi’.

Ermuarra Belgikan geratuko da beste hainbat egunez, zenbait proba gehiago korritzeko. “Zapore mingotsa kendu nahi dut ahotik. Gauzak ondo egiten saiatuko naiz denboraldi bukaerara arte, gaurkoa gainditu eta ahazteko. Nire esker ona adierazi nahi diot selekzioari eta bertako teknikariei eta zorionak taldeko txirrindulariei Mundialean eman duten irudi onagatik”.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira
Imagen
07.06.24
Javi Alberdi I. Memorial solidarioa bihar izango da

Artarrai M.T.k eta Hiru Txikiak Trail-ek antolatuta, bildutako dirua SLC6A1 Spain elkarteari eta Hugo haurrari bideratuko zaie