Ermuko VI. Duathloi sprint proba astebukaeran jokatuko eta denboraldi berriari hasiera emango dio

02.02.15
Kirolak

Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak herriko seigarren duatloi sprint proba antolatu du aste honetarako -otsailren 7ko- larunbatean jokatuko dena. Denboraldiko lehenengo proba izango da euskal eta nafartar egutegiaren barne. Kirolari helduen proba arratsaldeko lauretan hasiko da. Antolatzaileek ehundaka parte hartzaile baino gehiago biltzea espero dute, berrehun bat. Ostots taldeak duatloi proba konbinatua antolatu du, otsailaren 7an jokatuko dena, arratsaldeko 4etatik aurrera. Ostotsek antolakuntzan gure Udalaren, UKEren, Triatloi federazioaren laguntza du. Proba hori Euskadiko txapelketaren barne txertatuko eta horretarako baliagarri izanen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, amaitu aurretik beste 2,5 kilometro korrituz. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko lauretan. Trantsizio gunea Orbe Kardinalaren plazan egongo da.

Duatloi honetan triatloi lizentzia indarrean dutenek pertsonek ez ezik aurten estreinakoz federatu gabe daudenek ere korritu ahal izango dute. Guztiek izen-eman ahal izango baitute. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunearen bidez egin behar dira. Izen-emateak 25 euro (2€ txiparen alokairua izango) balio du federatuentzat eta 35 (2€ txiparen alokairua izango) federatu gabe dauden gainerakoentzat eta gehienez ere 204 kirolari onartuko dira. Antolatzaileek ia 2000 euro banatuko dituzte saritan. Eta kirol materiala eta opariak zozketatuko proba amaitzen duten guztien artean.

Probaren inguruko zehetasun eta argigarri guztiak Ostots Klubaren eta Bizkaiko Federazioaren webgunetan dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira