Espainia guztian interneteko konexiorik azkarrena du Ermuak
Lurraldean 200 Mbps (Mega bit segundoko) konexioa gainditzen duen herri bakarra da, Ookla enpresa ospetsuak egin duen azterketaren arabera
Operadore ezberdinen abiadurak alderatzen dituen azterketaren berri ‘El Confidencial’ egunkari digitalak eman du gaur, estatuan banda zabalak duen benetako egoera agerian jarriaz
Ermua 200 Mbps (Mega bit segundoko) konexioa gainditzen duen herri bakarra da Espainian -208 Mbps-raino heltzen da- etxeraino sartzen den zuntz optikoko udal sare neutroari esker, zeina Interxion enborrarekin zuzenean konektaturik dagoen. Sare neutro horretan –momentuz- hiru operadorek eskaintzen dizkiete bezeroei beren zerbitzuak Sarenet, Atrium eta Adamo enpresek. Azken hori Suediarra da eta zuntz optikoaz baliatuz etxebizitzetan 100etik hasi eta 1000 Mbps abiadura jaisteko eta 200 Mbps igotzeko zerbitzua eta telefono finkoa eskaintzen ari da. Enpresa eta zerbitzu profesionalentzat berriz eskaintza 50tik 200era Mbps simetriko bermatuetara doalarik. Ermuko zuntz optikoko udal sare neutro horren egoitza nagusia Izarra Centre eraikin teknologikoan kokatua dago.
Konexio abiadurak alderatzen dituen azterketako zerrendan Ermuaren atzetik hi herri katalan daude, Viladecamps eta Manresa 133 eta 121,39 Mbps erregistroekin hurrenez hurren. Espainian bataz beste dugun abiadura 27,6 Mb segunduko markan kokatzen da, europar kontinentearen zertxobait 27,3 Mbps eta mundukoaren gainetik, 22 Mbps-tan geratzen baita. Interneteko konexio abiadura testean Espainia munduko 35. herrialdea da.
Ooklaren esanetan Espainian abiadurarik handiena duen herria Ermua da, Adamo enpresari esker
Eta horren arrazoia honetan dugu: Suediarra itzelezko abiadura eskaintzen lehenak izan direla. Ermura etorri eta hasieran eskaintzen hasi ziren benetako 300 Mbs jaisteko eta 100 Mbs igotzeko. Udazkenetik promozio berria du, 1000 Mbps jaitsieran eta 200 Mbps igoeran, 24,14 euroren truke, BEZ barne eta betirako. Urtarriletik telefono mugikorra ere eskaintzen ari dira, Mobilen Operadore Birtuala.
Adamo, irabazle eta nagusi. Alderaketan onik ateratzen den operadorea
Ookla enpresak egindako alderaketak telekomunikazio operadoreak ere jomuga ditu eta Espainian bataz besteko abiadura altuenak nork eskaintzen dituen zerrendatzen du. Adamo 2007 iritsi zitzaigun Suediarra da irabazle eta nagusi, ezbairik gabe. Bataz beste duen ematen duen abiadura 260 Mbps da, jarritzen dion bigarrenaren oso gainetik, Euskaltelek ematen dituen 63 Mbpstik urruti. Adamo, ziurrenik, Ermua estatuko rankingaren burua egotearen arrazoia zuzena da.
Argibide gehiagorako ikus:
Internetearen Konexio abiadurak (2015eko otsaila)
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena