Oscar sarietara izendaturiko filmak otsaileko zine programazioaren ardatz izango
Otsailak zine-programazio berria dakarkigu eta, horren ardatz izango dira aurtengo Oscar sariak irabazteko faboritoen artean daudenak. Hortaz, zine ugari, sariak jaso ditzakeenak eta denetarik, aukera zabala. Otsailean zehar zine komertzialeko zortzi filma, zineklubeko lau eta gaztetxoentzako beste lau izango ditugu ikusgai. Programazio zehatza ikus dezazuen lasterbidez baliatuz lortura uzten dizuegu.
Hilabete hasieran betiko legez, hileko bonoa eskuratu ahal izango dugu Lobianon nahiz Antzokiaren takilan bertan. Otsailekoak 14,4 euro balio du eta horri esker, zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango gara1,2 €uroko kostuan.
Ostegunean, programatutakoarekin hasteko zinekluba izango dugu ikusgai. Uruguaiko Kaplan filma izanen dugu pantailan, Alvaro Berchner zuzendariarena. Komedia beltz honek Jacoboren azken abentura kontatzen du, Uruguain kokatu zen judu europarra II. Mundu Gerra amaitu ondoren. Hainbat hamarkada beranduago, zahar ozpindua izanik eta amaiera hurbil duenaren jabe izanik, nazi izandakoak harrapatzea erabakitzen du. Komedia, drama eta thrillerra nahasten ditu lanak. Kaplanen emaitza harridura sortzen du, zahartzaroari buruzko hausnarketa eta barrez lehertzeko hainbat egoeren uztarketa. Kaplan Goya sarietarako izendaturik dago, filma hispanoamerikar onenaren atalean. Kaplan zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Larunbatean Babadook titulua ikusi ahal izango dugu, arratseko zazpi eta erdietan. Thriller psikologikoa da, Sitgesen epaimahaiaren saria jaso zuena. Amelia alargun geratu ondoren sei urteko alaba aurrera ateratzen zentratzen da. Nolanahi, presentzia beldurgarria mehatxu izango da bien bizitzan. Badabook ez da terrorezko filma klasikoa, Jennifer Kent zuzendariak beldur psikologikoa, mugarik gabeko irudimena, samina eta galera uztartzen ditu, kritikaren mirespena eta ikusleen babesa jaso dituelarik. Terrorezkoak gustatzen ez zaizkien pertsonek ere, aukera bat eman beharko liekete Babadook filmari. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamen eta aukera Carlos Sedes zuzendariaren El club de los incomprendidos izango da. Tragikomedia honek ezusteko arrakasta lortu du ikusleen artean. Gurasoak banandu ondoren Valeria gogoz kontra Madridera bizitzera doa, Inoiz gehiago lagunik ez duela edukiko pentsatu arren, bizitzak ezusteko bat baino gehiago emango dio. Filma adiskidetasun, amodio eta bizitza datorren moduan hartzeko –harriduraz- jarrerak goraipatzen ditu. Larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsekoz azpi eta erdietan ikusi ahali zango ditugu.
Igande arratseko 5etan eta gaztetxoen saioan Stand by me Doraimon titulua ikusi ahal izango dugu. Lagunei laguntzeko beti prest dagoen Katu kosmikoaren abentura berria da. Filmak ez du epel utziko mangaren jarraitzaile eta zaleak. Stand by me Doraemon euskaraz proiektatuko dugu.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan