Txabi Arnalel idazle eta ikasleen arteko topaketei hasiera emango die

03.02.15
Udal Liburutegia

Eskoletako ikasleriari liburuak hurbiltzeko jarduerak antolatzen ditu urtero herriko liburutegiak eta horien artean oso harrera ona du ikastetxeetara autoreak ekartzearena. Ekimen horren helburua irakurzaletasuna sustatzea da, liburua idatzi eta irakurri dutenekin zuzeneko hurbiltasun harremanean jarriz, denbora eta bizipenak parteka ditzaten.

Aurtengo topaketak gaur hasiko ditugu. Lehenengoan Txabi Arnal, idazle ermuarra, izango dugu solaskide. Txabik Marixa poetisa (Edelvives-Ibaizabal argitaletxea) liburua eta bere bizipenak partekatuko ditu Anaitasuna Ikastolako 4. mailako ikasleekin.

Topaketa hauek urtero koordinatzen ditu Liburutegiak herriko ikastetxeekin, horretan Edelvives-Ibaizabal argitaletxearen ezinbesteko laguntza eta erraztasunaz. Ekintzari etekinik handiena atera ahal izateko asmoz, ikasleek aldez aurretik liburua irakurri eta gelan landu behar dute. Lan hori eginda oso emaitza onak lortzen dira, aurreko edizioetan jaso genituen gogobetetasun inkesten datuei erreparatuta, parte-hartzaileek bataz beste 9ko puntuazioa eman baitzuten, 10 izanik gehienezko puntuazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"