Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreek ‘Hoy, última función’muntaia aurkeztuko Antzokian
Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreek ‘Hoy, última función’ tituluko muntaia dakarkigute bihar Ermua Antzokira, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Antzezlana La Galleta del Norte, -tailer esperimentalean idatzitakoa da-, bikotea protagonista aktore berberk izanik. Zuzendaritza Tadeus Wolskyk gain du. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamar minutu irauten ditu. Barea eta Lazkano senar emazte edadetuak dira, biak aktoreak eta Nicéforo eta Semíramis izena dutenak, elkarrekin beren azken funtzioa emango dutena, noski antzezpen imajinarioa da. Jostailu komiko emozioantea.
Sinopsia
Nicéforo eta Semíramis aktore bikote beteranoa da eszenatokian eta denbora luzea elkarrekin daraman senar-emaztea bizitza errealean. Antzerkia betidanik maite dutenez azken antzezpen imajinarioa gauzatuko dute, non ehun bat pertsonaia bilduko dituzten oholaren gainean. Esaterako Juan Tenorio, Stanislavski edo Eugène Ionesco ospetsu eta handiak. Pertsonaiekin solasean aritu, horiei galderak planteatu eta Arrieta eta guzti egingo diete hainba kasutan. Testu samur eta harrigarria, Tadeus Wolskyren zuzendaritzapean.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean