Agenda txiki, haurrentzako jardueren otsaileko agenda

05.02.15
Udal Liburutegia

Euskara eta Kultura Sailak haurrentzako ekitaldi guztiak agenda batean batu dituzte eta horren berri zabaltzen dute bai kaleko erakustokietan (muppi izenez ezagunak direnetan), ikastetxeetan zein umeak eta familiak maiz erabiltzen dituzten tokietan. Kartel formatuko agiri horiek, egutegiaren ereduari jarraiki, dataren arabera haurrentzako aproposak izan eta herrian antolatzen diren jarduerak biltzen ditu, hala nola, zinea, ipuin-kontalariak, irakurketa-klubak, jaialdiak eta umeentzako interesgarri izan daitezkeen beste jarduerak.

Horretaz gain, jarduerak iragartzeko Udal alorrek erabiltzen ohi dituen bestelako kanalak ere mantenduko dituzte, jarduerak lau haizeetara zabaldu eta ahal den ezagutza handiena emateko, umeen parte-hartzea sustatu eta aisialdiko aukera berriak eskaintzeko helburuaz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"