A. Hernándezek asteburuan bi karrera korrituko Belgikatik egin duen birari amaiera emanez

06.02.15
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua) txirrindulariak Belgikan zehar egiten ari den biran murgilduta dago. Aste hasieran eta mundialaren ostean Taborretik Bruselara abiatu zen denboraldiari amaiera emateko. Azken bira honetan hiru proba korrituko ditu, lehen asteazkenean korritu zuen Maldegem, biharko larunbatean Lillen izango eta igandean Hoogstraten izenekoan. Ermuarrak geratzen zaion guztia eman nahi du eta bira egin izan duen denboraldi onaren saria bezala. “Baldintza gogorrak izango direla badakit, ikasten jarraitzeko eta aurreko lasterketetan izan ditudan akatsak zuzentzeko balioko dit. Belgikan taldearekin batera gozatu nahi dut eta lehiatu, gehien gustatzen zaiguna baita hori. Iaz baino emaitza hobeak izaten saiatuko naiz”.

Asteazkenean, esan bezala, Maldegem hirian korritu zuen, ParkCross proba tradizionalean, C2 maila duenean. Bigarrenez aldia jarraian da Aitorrek proba hau korritzen duena. Lasterketa hasi baino lehen elurra bota zuen eta lokatza pilatu arren, pista azkarra zegoen. Aitor hasieratik amaierara karreran sartzen eta aurrean egoten saiatu zen arren, ezinezkoa izan zuen.

“Guztia eman dut. Aurrean egoten saiatu naizen arren, ezin izan dut. Bigarren bueltan gustura ez nengoela onartu eta sufritu egin dut. Borrokak jarraituko dut hurrengoetan, ez dut amore emango. Oraindik probak baditut aurretik, buelta eman eta hobeto egiten saiatuko naiz”, adierazi zuen. Ea Lille eta Hoogstrateneko probetan zorte hobea duen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da