Eguraldi eta elurra dela-eta, Ostots taldeak bertan behera utzi du biharko duatloi Sprint proba

06.02.15
Kirolak

Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak biharko iragarrita eta programatuta zuen herriko seigarren duatloi sprint proba bertan behera utzea erabaki du. Antolatzaileek gaur goizean Ertzaintzarekin bildu dira eta eguraldiaren egoera, iragarpena eta horrek eragiten ari dituen oztopoak ikusita, proba bertan behera uzteko gomendioa bere egin eta erabaki hori hartu dute. Taldeak ohar bat ateratzeko asmoa du, non azalpenak emango dituen.

Ostots taldeak duatloi proba konbinatua prest zuen hori Euskadiko txapelketaren barne txertatuko eta horretarako baliagarri izanen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, amaitu aurretik beste 2,5 kilometro korrituz. Beste batean beharko du izan.

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira