Kontuz, elur izoztua jausi baitaiteke teilatuetaik

07.02.15
Erakundea

Larrialdi eta garbiketako zerbitzuen eginkizuna elurra kentzea eta izotzari aurre egitea

Udal honek tokiko Emergentzia eta bidezaintza Plana desaktibatu egin du gaurko larunbatean -momentuz eta datozen orduetako eboluzioaren zain- alertaren kolorea laranjatik horira jaitsi ondoren, eguraldiak hobera egin izan ondoren. Bart gauean elurrik bota ez duen arren, tenperatura oso baxua izan da eta izotza izan da eta horrek ere hainbat arrisku egoera sortarazi ditu gurean, polizia eta suhiltzaileen parte hartzea behar izateraino. Dena den, inork ez du minik hartu, ez eta zauriturik suertatu.

Elurrari eta bere ondorioei aurre egiteko lanean ditugun pertsonak (Mankomunitatekoak, udal lan-taldekoak eta espresuki honetan laguntzeko kontratatu direnak) egunari goizean goizetik eman diote hasiera garbiketa lanekin jarraitzeko. Eta gogotik egin dute lan kale, espaloi eta hiriguneko bideak garbitzen segitzeko. Eta gatza bota dute izotz-plakak eta pilatutako elurra desegiteko.

Gaurko larunbatean gertatuko gorabeherarik esanguratsuenak

Gaurko eguneko kezka eta ardura nagusiena teilatuetan pilatu eta izoztu den elurra da, hain zuzen ere, altueratik kalera jausten denean. Hori horrela, udalak herritarroi arreta eta kontua areagotzeko eskatu digu. Elurra eta izotza urtzen hasi direnez kontu izan behar dugu, hori teilatuetatik behera kale eta espaloietara erortzen denean. Gomendioa teilatu ertz eta balkoi azpitik ez ibiltzea eta, egiten badugu, arreta areagotzea da.

Gaurko egunean bide publikora elur eta izotz zatiak jausi dira gure herriko zenbait lekutan. Garrantzitsuena San Pelaio kaleko 20. eraikinean eman da, non elurrak adreiluak ere eraman dituen gas naturalaren hodia mugituaz. Udaltzaingoak abisua jaso eta protokoloari jarraitu SOS-Deiak koordinazio zentrora deitu du, bertatik suhiltzaileak eta larrialdietako teknikaria bidali dituztelarik, egoera ikusi eta baloratzeko zer egin. Teknikariek gas hornidura mozteko agindu dute, suhiltzaileak eskaladun kamioia ekarri eta teilatura igo direlarik, gas kanalizazioaren hodiak eutsi eta ondo jartzeko. Guztia ondo zegoela frogatu ondoren, zerbitzua beri eman dute.

Elur jausiak ere izan ditugu honako puntuetan:

  • Goienkale 5ean.
  • Goienkaletik Erdikokalera doazen eskaileretan.
  • Zubiaurre 4an, Herga tabernatik Bolintxo okindegira tartean.
  • San Pelaio kaleko 20. eraikinean.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik