2015eko Ihauterien zain; 4, 3, 2,1...
Ihauteriak ate joka ditugu. Aste honetan bete-betean sartuko gara jaietan. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio ostegunean lau eguneko jai eta dibertsioari. Kultura Alorrak kaleratu berri du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, orkestrak eta Djak, besteak beste, izango baititugu. Programari datorren asteko ostegunean –otsailaren 12an- emango diogu hasiera, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko dute herriko plazan eta gazteenek, eta diskoteka ere izango dute, DJ Xaiborren eskutik.
Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta Txindurrik idatzitako kopla zaharrak kantatuz.
Larunbatean, ‘Irulitxa’ txarangak bi emanaldi egingo ditu, lehena eguerdian kalejira eginez eta bigarrena arratsaldez zazpietatik aurrera bigarren kalejira eskainiz kaleak girotzeko. Aurretik, umeek txokolate jana izango du, sabela bapo bete ondoren, gustura dantzatu ahal izateko. Dantzaldia TTR taldeak egingo du. Zazpietan Irulitxa fanfarriak protagonismoa berreskuratuko du bigarren kalejiran ateratzeko. Zazpi eta erdietan haurren mozorro lehiaketa egingo da. Egunari amaiera emateko, gauean, dantzaldia izango da herriko plazan, ‘Titanes’ izeneko orkestrarekin.
Asteartean, arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, seietan, ‘Asmakizun asmatzaileak’ tituluko kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko emanaldiarekin, musika Ohian Vega DJak.
Jarraian egitaraua uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne