Aitor Hernandezek mundialaren osteko birari amaiera eman dio espero zuenaren azpitik

09.02.15
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua) ezin izan zuen atzo Hoogstraten herriko lasterketa amaitu, %80aren arauaren aplikazioz, eta 34. postuan geratu zen sailkapenean. Larunbatean ere, ez zuen zorterik izan, kontrol postua baino 700 metro aurretik kate hautsi zuelako, helmugan 42. sartu zelarik. Ermuarrak mundialaren osteko birari amaiera eman dio adierazitako hiru lasterketaz, nahiz espero zuenaren azpitik izan. Arrazoien artean, behar bada, ondokoak ditugu; nekea estatuko denboraldia luzea izan delako eta baita hain ohikoak ez dituen baldintza eta zirkuituetan korritzea.

Denboraldiaren azken txanpan sartuta, beste bi karrera korrituko ditu Belgikan asteburu honetan, hain zuzen ere Middelkerke eta Eeklo hirietan.

Belgikan emandako azken aste honen inguruan ermuarrak honakoa esan du “astea ez da hain negatiboa izan, nazioartean non egon naitekeen ezagutzeko balio dit. Taldeak eta babesleak egiten duten ahalegina aintzat hartu behar dugu, honako astea atzerrian pasatzea ahalbidetu baitigute”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira