Zuretzat piropo bila…!

11.02.15
Euskara

Ermuko Euskara Sailak zortzigarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera, modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludiko batean bultzatzea da.

Ekimen honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, euskarazko piropoa papertxo batean idatzi behar du, adina eta telefonoa adieraziz. Guztia paperean idatzi eta gero, liburutegian jarriko den kutxatxoan sartu beharko du. Beste aldetik, emailez bidaltzeko aukera ere badago, ondoko helbidean: euskara@udalermua.net

Sariak; bi kategoria izango ditugu

  • 18 urte beherakoentzako saria: 100 euroetako erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoentzako saria: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla" Jatetxean.

Piropoak martxoaren 12ra arte aurkez daitezke. Ondoren epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko du, besteak beste: originaltasuna, sormena, luzeera, itzulpena edo moldaketa ez izatea,eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara Sailetik ermuar guztiak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu. Argibide gehiagorako, ikus deialdiaren oinarriak ondoko lasterbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin