Irakurtzen zain: irakurketa txoko berriak ditugu Osasun Zentroan

11.02.15
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak herriko Osasun Zentroarekin akordioa egin du zerbitzu honetako lehen eta bigarren solairuetan irakurketa txoko bana jartzeko.

Bi txoko berri hauetan apalategiak daude, non liburuak, aldizkariak eta udal Liburutegiaren argitalpen eta materialak erakusten diren, hau dena itxaronaldia atseginagoa egiteko asmotan.

Gune hauetan topatu daitezkeen hainbat liburu eta aleak herritar partikularrek Liburutegiari emandakoak dira.

Irakurtzen itxaroten dut izeneko bi eremu hauek orain dela 10 urte Liburutegiak eta Osasun Zentroak akordioan adostu zuten Pediatria gunean ezarritako lehengo irakurketa txokoaren osagarriak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"