Hamaika dendek parte hartuko dute San Balendin eguneko erakusleihoen lehiaketan

12.02.15
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) San Balendin eguneko erakusleihoen 1ngo herri lehiaketa deitu du. Antolatzaileek maiteminduen eguna dela-eta hobeto atondu eta girotzen duen dendari saria emango dio, zeina 300 €uro izango diren denda modernotu eta hobetzeko proiektuan erabili beharko direnak. Lehiaketan parte hartzeko hamaika establezimenduk eman dute izena; ondorengoak hain zuzen: Artarrai, Arrieta, Guipur, Nane, MªAsun loradenda, Orbe toldoak, Vintage, El armario de Natalia, Senen, DG Horacio eta Marfil ile-apaindegia.

Antolatzaileek denden ahalegina sartiu nahi du, erakusleihoak zaintzen eta horiek prestatzen gero eta denbora, imaginazio eta baliabide gehiago erabiltzen baitituzte. Horren arrazoia, kontsumitzaileontzat gero eta erakargarriago izatea. Oraingo honetan, San Balendin egunerako oparirik edo ideiarik onenaren bila gabiltzanontzat lagungarri eta pizgarri izatea delarik. Merkataritza alorra jakitun da landu, zaindu eta unean-uneko erakusleiho prest izatea aurkezpen oso ona dela, beiraz bestaldetik begiratzen dugunontzat, pista ematen baitigu barruan izan ditzazkegun produktu, zerbitzu eta arreta profesionalaren inguruan.

Lehiaketak Ermuko Udalaren laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan