Oscar sarietara izendatutako ‘Whiplash’ eta ‘Alma salvaje’, asteburuan Ermua Antzokian
Osteguneko zineklubak asteko programazioari hasiera emango dio. Aste honetan Jim Mickle zuzendariaren Frío en Julio thriller iparamerikarra ikusi ahal izango dugu. Lana J.R. Landsdale eleberri arrakastatsuan oinarriturik dago eta familia buru baten istorioa kontatzen du, zeinak etxera sartutako lapurra akabatzen duen. Batzuek heroitzat hartzen dute eta kasua amaitutzat joko da, hildakoaren aitarentzat izan ezik, oso bestelako iritzia duelako. Hunkigarria da hasieratik, filma zurgatzaile eta oroigarria da, tenkagarri eta aldez aurretik zer gertatuko jakitea ezinezko dena. Michael C. Hall, Sam Shepard beteranoak eta errekuperaturik agertzen zaigun Don Johnson aktoreek lan ona egiten dute. Ikusgai ostegun iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialak lekukoa larunbatean hartuko du. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Jean-Marc Vallée zuzendariaren Alma salvaje tituluaren lehen emanaldia ikusi ahal izango dugu, aurretiko azken lana Dallas Buyers Club izenekoaren autore bera. Alma salvaje road-movie bitxia da, aktore protagonista Reese Whiterspoon da eta lanak drama eta abentura uztartzen ditu. Chrylen bizitza esperientzia dramatikoez josita dago eta oreka pertsonalaren bila Mojave basamortua mugatzen dituzten 1600 kilometroen ibilbidea bakarrik egin nahiko du. Filma sendoa eta miragarria da, Reese Whiterspoon aktorearen lan on eta sinesgaitzean oinarri duena. Aktorea emakumeen interpretazio onenaren Oscar sarirako izendatu dute, humanismoz eta dotorezi basatiaz jasota dago. Whiterspoonez gain Laura Dern ere aktore sekundario onenerako izendatua dago. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena aurtengo Oscar sarietako edizioaren ezustekoa da. Damien Chazelleren ‘Whiplash’ tituluak bost izendapen ditu Oscar sarirtarako, tartean filma onenarentzat. Sariak metatzen iaz hasi zen Sundance jaialdi ospetsuan filma onenarentzako epaimahaiaren eta baita publikoaren sariak jaso baitzituen, kritika eta ikusleen iritzi bat etortzea ez delarik ohikoa izaten. Andrew jazzeko bateria jole handizalea da, arrakasta lortzearekin amets egiten duena. Bere musikari ibilbidean Fletcher irakaslea tartekatuko zaio, talentu handikoa baina irakasten oso zorrotza dena. Filma liluragarri eta inspiratzailea da. Erritmo oso bizikoa, Wiplashek musikarekiko nahiz kontatzen duen historiarekiko mirespena agertzen du. Wiplash larunbat gaueko 1oetan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.
Azkenik, haur eta gazteentzako igande arratseko 5etako emanaldian, Noche en el museo: el secreto del faraón filma ikusi ahal izango dugu, Ben Stillerrek protagonizatutako bildumaren azken lana.Aurrekoak bezala, komedia, fantasia eta abenturaz beterik datorkigu. Proposamena, barrez lehertzeko modukoa da.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa