Komikiak ilustratzeari buruzko tailerra Ermua-Mallabiko L.H.P.I.n
Udal Liburutegiak hilabete hauetan bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, pasa den astean Ermua-Mallabiko L.H.P.I.ko ikasleei zuzendutako ilustrazio tailerra burutu zuen.
Tailerreko bi saioak José Carlos Torrek, Arte Aplikatuetan graduatua, Diseinu espezialitatean eta Arte Ederretan Lizentziatua, dinamizatu zituen. Duela 6 urtetik RumblE!! Cómic e ilustración aldizkariko zuzendaria da eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren laguntzaz erakusketa ugari antolatzen ditu.
Tailerraren helburua zer dagoen komiki baten atzean ikasleei lehen eskutik erakustea izan da, irudiaren ondorioetatik (irakurketa, analisia, esanahia, irudi egokiaren aukeraketa...) istorio bat idazteko motibaziora, nola prozesatzen den irudia argitaratua izateko, etab. Baina tailerrak zerbait gehiago lortu du, ikasleek ilustratzaile baten historia zuzenean ezagutu ahal izan dutelako, bere kezkak, periploa eta bere helburuak lortzeko eman behar izan dituen pausuak.
Amaitzeko, José Carlos Torresek marrazketa eta ilustrazio digitalaren erakustaldi labur bat egin zuen tablet grafiko baten laguntzaz. “Tailerra oso parte-hartzaile eta didaktikoa izan da, ez bakarrik ilustrazioaren aldetik baizik eta gehienbat, erantsita daraman prozesuarengatik, motibaziotik proiektuaren gauzatzeraino”, diote Liburutegitik.
Ekintza honen osagarri dira Liburutegian dagoen komiki berrien erakusketa eta bi hilabete hauetan komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean egingo den zozketa. Opariak egileek dedikatutako komikiak izango dira, Alfonso Zapicoren ”Café Budapest” eta ”Dublinés” (Komiki Sari Nazionala 2012) eta Igor marrazkilari zornotzarraren ”Zombie life”.
Zatoz liburutegira eta ezagutu literatura genero hau!
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.