Sugar Ray & The Travellin' Brothers Lobiano Kulturgunera datozkigu

18.02.15
Kultura eta Gazteria

Sugar Ray kantari eta jmusikari amerikarra Lobianora datorkigu asteburuan emanaldia ematera. Berarekin bat The Travellin’ Brothers banda izango dugu. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Eta emanaldia hasi artean, sarreran bertan. Kantaria gaur Basauriko Sozial Antzokian izango da, bihar Zornotzako Zelaieta aretoan eta ostiral gatean Leioan. Ermuan eta Lobianon, larunbat iluntzean izango dugu, patxadaz gozatzeko.

Texasen jaioa, Caron “Sugaray” Rayford animatzaile eta kantari aparta da. Hainbat musikari eta kantari ospetsu gogorarazten ditu, hala nola, Muddy Waters, Otis Redding eta James Brown. Chicagoko Mannish Boys blues banda ospetsuaren abeslaria da eta Tradiziozko Blues Album Onenari 2013ko saria irabazi du Blues Music Awards-en. Leioan Travellin’ Brothers bandaren laguntza izango du. Hauek, Alemania, Polonia, Ingalaterra eta Estatu Batuetatik itzuli berriak, beren azken diskoa, “Magnolia Route” ekarriko dute besapean. Zalantza barik, ikuskizun bikaina.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du