Ermuko VI. Duathloi sprint proba larunbatean jokatuko

19.02.15
Kirolak

Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak herriko seigarren duatloi sprint proba antolatu du aste honetarako -otsailren 21ko- larunbatean jokatuko dena, hilabete hasiera eguraldiaren eraginez bertan behera utzi ondoen. Kirolari helduen proba arratsaldeko lauretan hasiko da. Aldiz, gazte eta umeek goizean izango dute berea. Antolatzaileek ehundaka parte hartzaile baino gehiago biltzea espero dute, berrehun bat. Ostots taldeak duatloi proba konbinatua antolatu du arratsaldeko 4etatik aurrera. Ostotsek antolakuntzan gure Udalaren, UKEren, Triatloi federazioaren laguntza du. Proba hori Euskadiko txapelketaren barne txertatuko eta horretarako baliagarri izanen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, amaitu aurretik beste 2,5 kilometro korrituz. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko lauretan. Trantsizio gunea Orbe Kardinalaren plazan egongo da.

Duatloi honetan triatloi lizentzia indarrean dutenek pertsonek ez ezik aurten estreinakoz federatu gabe daudenek ere korritu ahal izango dute. Guztiek izen-eman ahal izango baitute. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunearen bidez egin behar dira. Izen-emateak 25 euro (2€ txiparen alokairua izango) balio du federatuentzat eta 35 (2€ txiparen alokairua izango) federatu gabe dauden gainerakoentzat eta gehienez ere 204 kirolari onartuko dira. Antolatzaileek ia 2000 euro banatuko dituzte saritan. Eta kirol materiala eta opariak zozketatuko proba amaitzen duten guztien artean. Probak herriko sartu-irteeretan afekzioak eragingo dituenez, aldez aurretik informatzea komenigarri da.

Probaren inguruko zehetasun eta argigarri guztiak Ostots Klubaren eta Bizkaiko Federazioaren webgunetan dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke