Hirigunea urbanizatzeko eta koexistencia espazioak sortzeko proiektua esleitzeko proposamena egin da
Probaleku, Zubiaurre, Baldespina e Izelaieta kaleak urbanizatzeko eta koexistentzia espazioak sortzeko proiektu berria aste honetan esleitzeko proposamena egin du Kontratazio Mahaiak eta obrak egun edo aste batzuetan hastea espero da. Esleipena egiteko proposamena Construcciones Lasuen S.A.ri egin zaio ekonomikoki eskaintzarik onena –HAKLTBaren 151 artikulua- aurkeztu izan duelako. Enpresa horrek Bulego Teknikoak prestatutako proiektua gauzatuko du 8 asteetan eta 221.000 euroren truke. Enpresaren proposamen ekonomikoa aurreikusitako prezioa baino ehun eta hogei mila euro merkeagoa izan da. Esleipena egiteko proposamena behin behinekoa da eta enpresari horren berri emateko eta honek hori onartzeko eta hainbat agiri aurkezteko ezarrita dauden hamar eguneko epea pasa bitartean. Horrez gain enkantera aurkeztu diren enpresei ere jakinaraziko zaie eta alegazio epeari bide emango, baldin badaude. Hiru enpresek parte hartu dute eta Abadiñokoak lortu du puntuaziorik onena kontratazio mahaiak egin duen balorazioan.
Proiektuaren helburua ermuarron bizi kalitatea hobetzea da. Hori lortzeko koexistentzia gunean sortzea proposatzen du, muga arkitektonikoak ezabatu eta espazio eta horien erabilera birdefinituz. Koexistentzia espazioaren xedea espazio publikoa herritarrontzat berreskuratzea da, hau da, kaleko bizitza birsortzea, pertsonak konpartitu eta gure elkarbizitzarako, erabilera nagusia trafikoa izan ezik. Hau da kaleok erabilera misto batera egokitzeko, “espazio berri bat eratzeko, automobilek eta oinezkoek kidetasunez elkarren artean konpartituko duguna, eta espaloia eta bidea bereziki banandu gabe izango duena. Proiektuak herritarron lankidetza eta iritziak kontutan hartu ditu, iazko Enplegu Planaren baitan kualifikaziodun gazteek egindako azterketa, inkesta eta galdeketak aintzat hartu baititu.
Erreformak hirigunearen erdialdeko itxura aldatuko du, adibidez lehenago Probaleku edo Goienkalen aplikaturik dugun erabilera misto eta egiturari jarraipena emanez. Proiektuak ukitutako kaleek hormigoizko zorua izango dute, eta oinezkoek ibiltzeko oztopo arkitektonikoak diren posteak ezabatuko egingo. Kaleotan hemendik gutxira farola edo berariazko posteetatik zintzilikaturiko lorategiak ikusiko ditugu; baita jarleku eta paperontzi berriak, eta euri urak jaso eta bideratuko dituzten kanaleta eta saretoak ere. Proiektuari aurre egingo zaio zatika, hasiera Zubiaurre eta Probalekutik hasita, Goienkale eta Izelaietatik jarraituz, Abeletxeko egoitzara zuzentzeko. Proiektuaren inguruan dugun idatzi eta agiri grafiko, argazki nahiz planoak banaka emateko asko direnez gero, orain aste batzuk Udalbatzak Batzorde informatiboan ikusi zuen proiektuaren aurkezpena PDf formatuan uzten dizuegu osorik.
Ikusi ahal izango ditugun aldaketa azpimarragarrienak ondorengo lerroetan laburbiltzen dizkizuegu: Baldespinako edukiontziak lekuz aldatuko dira, Izelaietatik Goienkalera igotzeko eskaileren alboan jarriz, Aletxetik Izelaieta eta Goienkalera joateko bidea norabide bakarrekoa izango da eta zonalde hori –Irulitxa tabernaren inguruan- lurra margotu egingo da, hainbat eserleku eta paperontziak ipiniz. Izelaieta kaleko zonalde altua –Emakumearen Topagune aurretik dihoana- esku baranda berri izango du eta zintzilik utziko diren lore eta loreontziak. Batzokiaren fatxada aurreko espaloiari –lehen eskaileratik bestera- zabalera gehiago emango zaio, aseguruago egiteko, gehienezko abiadura ere murriztuz. Azkenik, esan behar baita Iparragirre eta Abeletxe lortuko dituen bidearen konexioa ere egingo dela.
Hurrengo artikuluetan, proiektuaren gaineko hainbat atal sakonkiago heldu eta azalduko ditugu.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da