Oscar saridun ‘Birdman’ eta ‘Siempre Alice’ Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

24.02.15
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren zine programazioak otsailari dotorezia handiaz emango dio amaiera. Asteburu honetan Oscar sarien edizioko irabazlea izan de ‘Birdman’ filma –lau ikur eskuratu baititu; filma eta zuzendari onenarenak tarteko- eta ‘Siempre Alice’ titulua ikusi ahal izango ditugu, Julianne Moore aktorearen interpretazio lana saritu duena.

Zineklubeko azken saioan Eric Lavaine Barbacoa de amigos tituluko komedia frantsesa ikusi ahal izango dugu. Antoinek bere burua zaintzen bizitza eman duen arren, 50 urte betetzen duen egunean bihotzekoak eman dio. Onik irten eta susperraldiaren ondoren, galdutzat emandako denbora berreskuratzea erabakitzen du. Komedia sinpatikoa da, une oso dibertigarri eta solasaldi argiak dituena. Komedia duina da, entretenigarritasun sanoa bilatzen duena heldutasunaren inguruko hausnarketari uko egin gabe. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Larunbatean eta zine komertzialaren txandan, Richard Glatzer eta Wash Westmoreland bikoteak zuzendutako Siempre Alice titulua lehen aldiz ikusi ahal izango dugu. Drama bat da, Alzheimerrak jotako irakasle bikain baten figura oinarri duena. Aktore protagonista Julianne More da, zeinak interpretazio onenarentzako Oscar saria jaso duena eta, baita Urrezko Globoa, Bafta eta beste zazpi sari ere. Gaixotasun bortitzaren inguruan filma hunkigarri eta ziragarria da eta horri Moorek egiten duen lan apartarekin uztartuz gero, filma konpaktua, samurra eta zintzoa atera da, ikusleari pentsarazi egiten diotenetakoa hainbat egunez. Siempre Alice larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, aurtengo Oscar sarietako garailea da. Alejandro González Iñarritu zuzendari mexikarraren Birdman filmaz ari gara lau ikur eskuratu dituenak: filma, zuzendari, jatorrizko gidoi eta argazkilaritza onenarenak hain zuzen ere. Riggan Thompson aktorea ospetsu egin da superheroi bat intepretatzen, baina arrakastak bera irensteko arriskua du. Hortaz, bizitzaren kontrola berreskuratzen ahaleginduko da, familiara hurbilduz eta Broadwayrako antzezpena prestatuz. Komedia zoroa da, oso dibertigarria. Iñarrituk kritikaren eta ikusleen txaloak bateratzea lortu du. Filma gozoa, ausarta eta eszentrikoa. Hunkitu eta xurgatu egiten zaituena irauten dituen bi orduetan. Ez ezazue galdu. Birdman larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gaztetxoek igande arratseko 5etan Las aventuras del pequeño fantasma titulua ikusi ahal izango dute. Lana Otfried Preussler ospetsuak umeentzat idatzitako ipuin batean oinarriturik dago. Aventurako filma dibertigarria.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan