Txalo Produkzioak ‘Erdibana’ antzezpena dakar asteburuan Ermua Antzokira

25.02.15
Ermua Antzokia

Txalo Produkzioak ‘Erdibana’ antzezpena dakar aste honetan Ermua Antzokira. Ikuskizuna ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Jordi Sanchez eta Pep Antonen testua da, zuzendaritza Begoña Bilbaok gain duelarik eta antzezleak, Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aurpegi ezagunak izanik. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta bere webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilara, emanaldia hasi baino lehen.

Sinopsia

Urte gehiegi dituen ama bat, enbolia bat, gripe bat eta hiltzeko batere gogorik ez; 50 urte inguruko seme bat, hondoratzen ari den enpresa baten jabe eta urruntzen ari den erretiroa; 42 urteko beste seme bat, ama zaindu, bainatu, orraztu eta ia hil egiten duena; libreta asko eta aurrezki gutxi; "oraintxe bertan" saldu behar den etxe bat; eta gau amaiezin bat, sekretu aitorrezinez betea, azkenean argitara agertu eta funtzioko aitorpenik gordinena eragingo badute ere: "Juan, uste dut ama ez dudala maite", esaten dio Carlosek anaiari. "Ba, aizu, sendatzen bada…", erantzuten dio Juanek.

Eta ama senda dadin nahi ez dutenez, hori dagoeneko ez baita ez bizitza ez ezer, amari laguntzeko moduak asmatzen hasten dira, bultzadatxo bat emateko. Hura hiltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu