Euskarak 365 egun: gozatu eta erabiltzeko

26.02.15
Euskara

Euskara Sailak Ermuan euskara hutsean garatuko diren ekintzetako urteko agenda argitaratu berri du. Urtea luzea bada ere eta oraindik Udalak berak zein elkarte ugarik urteko ekintza guztiak zehazturik ez badituzte ere. Euskara sailak gaur arte programatutako guztia batu du eta iaz moduan, eta argitapelnenean gaurtik urtea bukatu arteko dauden ekintzen berri ematen da, hala nola Sagardo eguna, Berbalaguneko tailer guztiak, Liburu eta disko azoka, Euskal Jaia, Berbetan jardunaldiak, Laburbira, antzerkiak, bertso saioak… eta abar.

Poltsikoan sartzeko moduko agenda honen bitartez herritarrek data horiek kontuan hartu eta ekitaldi horietan parte hartzera animatu nahi da. Banaketa ohiko lekuetan egingo da.

Agendan batzen diren ekitaldiez gain, ekintza berriak, betiko moduan, hileroko paperezko Gure Agendan zein Euskara Saileko micrositean argitaratuko ditugu eta interesdunek harpidetza elektronikoaren bidez horren berri jasotzeko aukera ere baduzue, datuak utziz gero.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko