Lurraldebus: Debabarrenan martxotik aurrera zerbitzu berriak eta maiztasun gehiago

27.02.15
Gizartea

Ermuko biztanleoi gehien eragingo dizkiguten aldaketa nagusiak ondorengoak dira, Mendaroko ospitalera joateko autobus gehiago izatea eta Mallabia eta Ondarroa lortzen dituen gaueko linea goizaldeko ordu 1etara bitartean luzatuko dela.

Gipuzkoako Mugikortasun zuzenari den Unai Erroitzenak asteazken honetan aurkeztu ditu Lurraldebus garraio publikoko zerbitzu berriak. Horiek indarrean sartuko dira igandean –martxoaren 1ean- eta antolaketa berria parte-hartze prozesu zabalean du oinarria. Parte-hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso zituen. Guztira 5.000 ekarpen jaso zituen, lehenengo fasean horietatik 500 jasoaz eta bigarren fasean ia 200. Aldundiak eskaeren %75 ontzat eman eta bete direla dio.

Hona hemen Debabarrenean izango diren aldaketa nagusiak:

12 linea arrunt eta gaueko 3 daude eskualdean, eta ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:

  • Linea nagusiak 6:00etatik 22:00ak arte egongo dira martxan lanegunetan, eta ostiraletan gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan.
  • Mendaroko ospitaletara konexioak hobetu egin dira.
  • Debagoienara eta Urola Erdira lotura hobetu egingo da

Hemen aldaketak lineen arabera:

  • Eibar-Elgeta: Berdin mantentzen da.
  • Ermua-Donostia: 30 minutuko maiztasunez goizeko puntako orduetan eta gero, ordubetetik behin Eibar eta Donostia artean. Linea honen bidez Debabarrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Larunbatetako eskaintza lanegunetakoa bera izango da. Norabide bakoitzean zerbitzu bat gehiago dago Eibartik Donostiara eta Donostiatik Eibarrera. Donostiatik azken autobusa 22:30etan (prozesu parte hartzaileko eskaera nabarmen bat izan da)
  • Lekeitio-Donostia: Joaneko zerbitzu bat eta itzulerako beste bat Antiguatik sartu eta irteten dira, unibertsitateko ikasleen premiei erantzuteko. Linea honen bidez Debabarrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Asteburu eta jaiegunetan oraingo eskaintza bikoiztu egingo da (2 bidaiatik 4ra pasako da), eta Donostiatik azken irteera 21:00etan izango da. 
  • Mallabia-Ondarroa : Linearen helburua da Eskualde-barruko mugikortasun fluxuak egituratzea, batez ere erdialdeko eremuko udalerrietan (Ermua-Eibar-Elgoibar-Mendaro). Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatu dira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban. Ostiraletan 01:00ak alderarte luzatzen dira zerbitzuak eta astelehenetik ostiralerarte ere, azken bi zerbitzuak, Ondarruraino luzatzen dira.
  • Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia: linearen helburua da Debabarreneko kostaldeko udalerriak Urola Kostarekin lotzea, Deba-Zumaia ardatzaren bitartez. Deban trenarekin lotzeko aukera, bai joaneko eta bai itzulerako zerbitzuetan. Oraingo Itziar-Deba anezkaren ibilbidea aldatu egingo da; hiri-arteko linea izatera pasako da.  Zerbitzu gehiago eskainiko dira, batez ere larunbat, igande eta jaiegunetan. Zumaiarekin lotura egiten du.
  • Soraluze-Ondarroa: Soraluze Mendaroko Ospitalearekin eta hondartzarekin lotzen du linea honek Lanegunetan 2 orduoro noranzko bakoitzean eta asteburuetan ere zerbitzua izango da. Soraluzek, urteko hilabete guztietan, zuzeneko lotura gehiago izango ditu Ospitalearekin eta Debarekin.
  • Vitoria-Arrasate-Eibar
  • Eskoriatza-Donostia
  • Oñati-Eibar: Linea berri honen bidez Oñatirekin lotura bermatzen da.
  • Eskoriatza/Arrasate-Deba: Linea hau uztaila eta abuztuan da.
  • Arrasate/Oñati-Loiu: Gaur egungo zerbitzua hobetu egiten da, zerbitzu bana gehiago norabide bakoitzean.
  • Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua

Gauekoak:

  • Mallabia–Deba-Ondarroa
  • Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar
  • Eibar-Bergara-Arrasate

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du