Gorakada haurrentzako 'Aladdin' antzerki ikuskizunarekin dator Antzokira

27.02.15
Kultura eta Gazteria

Gorakada konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Taldeak “Aladdin” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Julio Salvatierrarena da eta Alex Diazek zuzentzen du. Antzezleak: Eriz Alberdi, Reyes Moleres eta Javi Tirado dira. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta berrogeita hamabost minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta denboraldiko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, bere webgunearen, bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilan bihar bertan ikuskizuna hasi artean. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Aladdinek pertsonai misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio. Biziko duen ikaskuntza prozesuak, obraren espirituak, iradokitzeko gaitasunak eta 1001 gauen unibertsoaren aberastasun plastikoak Aladdin ikuskizun fin, poetiko eta adiskidetsua bihurtzen dute. Zain dituzu Alma printzesa, lanparako jeinua, aztia eta Aladdin, abentura hau zurekin batera hasteko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu