'Berbetan' jardunaldiak hasiko ditugu aste honetan
Euskara sustatzea eta euskararen inguruan dauden kezkak eta esperientziak ezagutzea helburu duten Berbetan jardunaldiek aurten bere hamaseigarren edizioa beteko dute. Urtez urte, hezkuntza, euskalduntze eta euskalgintza arloetako herriko eragileek gure kezkak argitzeko asmoz hitzaldi sorta bikaina eskaintzen digute herritar guztioi, euskaraz zein gaztelaniaz.
Aurten, Euskal Birusa, Udal Euskaltegiak, AEK Kaltxango, Eskolabarri eta Ikastola Anaitasuna prestaturiko egitarauan familiei, gazteei eta betiko legez, euskara eragileei lehentasuna eman nahi izan diete. Egitarauak bildu du zer ikusi eta zer entzun:
Martxoak 4, Paula Kasares hizkuntzalariak “Euskara entra un idioma en casa” hiztzaldia eskainiko die euskara ez dakiten edo ondo erabiltzen ez duten gurasoei, bertan guraso erdaldunek seme-alabengan euskararekiko jarrera bideratzeko lagungarria izan daitezken jarraibideak emango ditu. Paula Euskal Filologoa da eta Baztango euskara teknikaria izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da. Arlo honetan aditua. Hitzaldia eguerdiko 14:30ean izango da Lobianon.
Martxoak 11, Baga biga higa, Mikel Markez musikariaren eskutik Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua azalduko du. Hitzaldia baino, Markezek Euskal musikaren ibilbidea azalduko argazki, kanta, diaporama eta soinuaren bitartez. Beraz, oso ekitaldi amenoa eta Euskal musikan izan den bilakaera ezagutu nahi duen edozeinentzako erakargarria. Lobianon 19:00etan
Martxoak 17, Berbetan jardunaldei Lorea Agirre kazetari eta antropologoak eta beste gonbidatu berezi batek emango diete amaiera: Atzera begira, aurrera egiteko hitzaldiaz. Azkenengo honetan, Euskararen normalizazioaren alde orain arte izan eta egin duguna baloratu eta egiteko daukaguna irudikatuko dute. Arratsaldeko 19:00etan Lobianon.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik