Martxoak zine programazio erakargarria dakarkigu Ermua Antzokira
Martxoko zine programazio hastear dugu eta lehenengo hamabostaldia Oscar sarietan murgilduta jarraituko du. Hainbat filma aipagarri ikusi ahal izango ditugu, besteak beste, bost izendapen izan dituen Foxcatcher, sei izendapen jaso duen Clint Eastwooden azken lana El Francotirador, The Nightcrawler, Jake Gyllenhaal protagonizatzen duen filma independentea izendapen bat eta interesa piztu duena, eta Ava DuVernayren ‘Selma’ drama soziala, zeina pelikula onenerako izendapena eduki zuen.
Atal komertzialean zine europarrak leku handia izango du. Besteak beste Calvary bezalako filma aparta -Brendan Gleesonen interpretazio bikainarekin-, sari anitz jaso eta Ruben Östlundek zuzendu duen Fuerza Mayor eta Samba komedia frantziarra, ‘Intocable’ komedia ospetsua egin zuen talde berarena.
Hileko programazioan aldiz ez dugu pil-pilean dagoen ‘Las sombras de Grey’ titulua, Universal banatzailearekiko tira-birak bere horretan mantentzen direlako, gure Udal Kultura sailak eskaintzen dituen bonoekiko ez baitator bat. Universal banatzailearekiko auzia ez da berria, izan ere horregatik azken hilabeteekin ezin izan ditugu Ermura ekarri ‘La teoría del todo’ edo ‘Invencible’ tituluak.
Programaturikoa zabala denez, pelikula bakoitzari buruzko zehaztasunak ezagutzera ematen dituen argitalpena lasterbidez eskaintzen dizuegu, patxadaz irakurri eta gordetzerik izan dezazuen. Hilabete hasieran egin legez, bonoa eskuratu ahal izango dugu Lobianon nahiz Antzokiaren takilan bertan. Otsailekoak 14,4 euro balio du eta horri esker, zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango gara1,2 €uroko kostuan.
Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica, Brasserie Romantic, Foxcatcher eta Bob esponja un héroe fuera del agua
Ostiraleko zineklubean eta martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna, gainean dugunez, Rodrigo H. Vilaren Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica tituluko dokumental argentinarra ikusi ahal izango dugu. Lanak kantari argentinar apartaren bizitza kontatzen du, Sosaren ahots eta bestiek garai bateko ezaugarri izateaz gain, Hego Amerikako 60 eta 70. hamarkada gorabeheratsuetan ikur ere izanik. Dokumentalak figura artistikoa ezik, pertsona bera ere ezagutzea ahalbidetuko digu. Erretratu duina La negra Sosaren tamainakoa. Iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Larunbat arratseko zazpi eta erdietan Basserie Romantic filmaren lehen aldiz proiektatuko dugu. Joël Vanhoebrouck belgiarrak zuzendutako komedia harrigarria, erritmo eta inteligentziaz uztartzen ditu San Balendin gauean Brasserie Romactic establezimendura afaltzera joan diren bikote ezberdinen gorabeherak. Filma azkarra gidoi ona eta interpretazio bikainak dituena, abiadura handiko akzioak ditu, ikuslea harrapatzen dutenak. Brasserie Romantic larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzietan erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Bennet Miller zuzendariaren (Truman Capote, Moneyball eta beste hainbat tituluren autorea) Foxcatcher estatubatuarra da. Canneseko jaialdian zuzendariak lan onenaren aipamena jaso zuen. Drama da eta benetako gertakizunean oinarriturik dago, Oscar sarietarako bost izendapen izan zituelarik. Zerbait aipatzekotan aktore guztien lan bikaina azpimarra behar dugu. Filma indartsua da, edonola ere arrakasta lortu nahi duen pertsonai ilun baten mentalitate maltzurra agerian jartzen duena. Mark Schultz joko olinpikoetan urrezko domina irabazitakoa da eta John du Pont aberatsak bere etxe zoragarrira gonbidatzen du bertan goi-mailako entrenamendu eremua prestatzen lagun diezaion, non Seulen 1988an jokatuko diren Joko Olinpikoetarako kirolariak prestatuko diren. Bere bizitzako aukeraren aurrean dagoela uste izango du. Foxcatcher larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.
Haur eta gazteentzako emanaldiari dagokionez, 5etan Bon esponja, un héroe fuera del agua 3Dimentsiotan ikusi ahal izango dugu. Bob pertsonaiaz ezer gutxi gehiago dago esateko, pertsonai abegitsua, belaunaldi baten haurtzaroa markatu izan duena baita. Poza eta dibertsioa bete-betean ikusiko bertan. Gaztetxoen gozamenerako eta helduen harridurarako.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan