Martxoak 8aren inguruko materialdun gida kalean
Martxoak 8aren -Emakumaren Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinenetarako udal sailak eta udal liburutegiak.
Gida horretan emakumea eta generoaren gaiak ardatz dituzten webgune interesgarriak, eta udal liburutegiko bildumara orain gutxi gehitu diren filmak, musika eta liburuak daude. Horien artean literatura, historia, immigrazioa edo enplegua hizpide dituztenak daude. Euskerazko bi haurrentzako liburu ere aipatzen dira gidan.
Horrez gain, liburutegian feminismoa, generoa eta emakumeen egoera eremu ezberdinetan lantzen dituzten materialekin erakusketa jarri da. Horien artean liburuak eta filmak daude, guztiak maileguan eska eta eraman daitezkeelarik.
Fondo berezia kontsulta-gai Emakumearen Etxean
Azkenik gogorazten dizuegu Emakumearen Etxean ere generoa eta berdintasuna oinarri duten 350 ale baino gehiagoko fondoa duzuela. Material hori fisikoki Emakumearen Etxean dagoen arren, udal liburutegiko katalogoaren zati dira eta horiek ezagutu ditzakegularik Euskadiko Irakurketa Sare Publikora sartuz gero.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat