'Chochos, el musical'. Ahalduntzerako ikasgai aparta

04.03.15
Ermua Antzokia

Marta de Castrok eta Esther Gimenok ikuskizun ezberdina dakartzate Ermua Antzokira aste honetan, ezagutzen dugunarekin zer ikusirik ez duena. “Chochos, el musical” izenburua du. Ostiralean izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Bikotea bakoitzaren dohain artistikoak uztartzeko batu da, eta bakarrizketak, elkarrizketak, pianoa, zati lirikoak, kabareteko abestiak, isilune deserosoak eta lurreko bizitzari aurre egiteko filosofia. Umorez beteriko musikala da, errepertorio zabala duena, kabaretetik operaraino. Sarrerak 10 euro balio du eta hori aldez aurretik eros dezakegu Kutxabak entitatearen orotariko kutxazainetan, bere webgunean, Lobiano Kulturgunean edo Antzokiaren takilan bertan emanaldia hasi aurretik.

“Chochos, el musical” abestiz edo musika errepertorioaz apaindutako komedia da, kabareta eta opera uztartzen dituena. Proiektuaren jatorrian hainbat erabaki daude. Batatik, ‘stand up comedy’ deritzana operarekin uztartu nahi izatea, arte eszenikoen maila apalena eta elitistena baitira, elkarren arteko muturrak. Bestetik, sortzaile biek ikuspuntu ludiko batetik hainbat aldarrikapen egiteko grina zuten: emakumeek historian ahantzi izan direla agerian jartzea, bakarren baten biografiaz baliatuz; erlijioak eta aginteak emakumeenganako jarri duten kontrolaz ironikoki hausnartzea eta, noski, horrelako egoera askotan emakumea bera parte-hartzaile eta beharreko laguntzaile izatearen erantzukizuna gain hartzea.

Esther Gimenok eta Marta Castrok ikuskizun aparta atondu dute, iraultzailea, argia, dibertigarria eta oso gozogarria, nahiz eta tituluari erreparatuz gero, sexuen arteko borroka bortitzetik eta aurreiritzietatik edan dezakeela pentsa dezakegun. Ez da horixe, kontrakoa baizik. Emakume nahiz gizonoi kezkatzen gaituzten gai ugari aztertzen dituzte, hori bai, ironia altuaz jorratuz. Bost zentzumenekin gozatzeko muntaia da, batez ere adimena zabalik eta barre egiteko gogoz joaten bagara. Ez galdu aukera!

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu