Ermuko monumentu-ondarea ezagutzen
Azken asteetan udal Liburutegiko langileok Bertako Bildumari astindu berri bat ematen ari gatzaio Bertako Bildumari, gure herriari buruz gehiago jakiten jarraitu ahal izan dezazuen.
Honela, gure arkitekturako eraikin adierazgarriei buruzko informazioa eguneratu dugu, Lobiano Jauregia –italiar errenazimendu estilokoa – edo Baldespina Jauregia – etxe barrokoa -, gaur egun Udaletxea dena, esate baterako.
Beste eraikin batzuen historia ere ezagutu dezakezu, Torreta, Zarra etxea, Eitzaga-Etxeberria edo alde zaharreko etxeak, eta hirigunetik urrunago egon arren herriari ondare-balioa ematen diotenak, Espilla, Elorreta Behekoa eta Elorreta Goikoa, adibidez.
Ikerketa hauek Maddalen Zabaleta historialariak Bizkaiko Foru Aldundiak 2014an antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietarako lanaren emaitza dira.
Jarrai dezagun herriko historia eta ondarea ezagutzen!
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"