Tribial Feministaren aplikazioa digitala prest
Ermua, Arrasate, Basauri, Ondarru eta Zierbenako udal ordezkariek Uribe Kostako Mankomunitatekoarekin bat ‘Tribial Feminista’ jokoaren aplikazio berria gailu elektroniko mugikorrentzat –esku telefono, tableta eta antzerakoentzat- aurkeztuko dute bihar eguerdian. Bertsio digital honek 2010. urtean estreinakoz aurkeztu zen mahai-joko klasiko eta ezagun hori borobiltzera dator, hemendik aurrera edonon jokatu ahal izango baitugu. Gailu eramangarri edo eskukoentzako aplikazio berria (App motatakoa) ‘Irontec’ izeneko enpresa bizkaitarrak prestatu du.
Aplikazioaren aurkezpena bihar –martxoaren 6ko ostiralean- egingo da eguerdiko 12etan Deustun, Euskararen Etxean –Azkue Fundazioaren egoitzan-. Egoitza horren kokapen zehatz Agoitz plazaren 1. zenbakia da.
Aurkezpen ekitaldian ekimena bultzatu eta sustatzaile diren udalen ordezkariek parte hartuko dute, tartean eta Ermuko Aukera Berdintasun Sailaren izenean Natividad Alonso Estalayo ‘Tachi’ zinegotzi eskuordea izango delarik. Horrekin batera izanen dira Asier Iragorri, Basauriko zinegotzia, Rakel Elu Bengoetxea Ondarruko zinegotzia, eta Berangoko Izaskun Zubiaur. Eta produktu teknologikoa garatu duen Irontec enpresako zuzendari exekutiboa den Iker Sagasti Markina baita ere.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan