Tribial feministaren aplikazio mugikorrak, emakumearen ekarpena historian jasotzen du

09.03.15
Berdintasuna

Smartphone eta tabletetan euskaraz erabili dezakegun doako jokoa da

Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan aurkeztu dute

Gailu mugikorretarako elkarlanean garatutako aplikazio didaktikoaren proiektua aurkeztu berri dute Arrasateko, Basauriko, Ermuko, Ondarroako eta Zierbenako udalek; Uribe Kostako Mankomunitateak, eta Irontec software libreko enpresa bilbotarrak. Aurkezpena Azkue Fundazioaren Bilboko egoitzan egin da. Aplikazioak Trivial jokoaren formatua dauka, eta bere helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako paperari ikusgarritasuna ematen dioten galderen bitartez. Aurkezpenean lau udalen Berdintasun Alorreko zinegotziek parte hartu dute, Ermuko Natividad Alonso, Basauriko Asier Iragorri, Ondarroako Rakel Elu, Berangoko Izaskun Zubiaur eta Irontec enpresako Iker Sagasti,

Proiektu honen bidez, 2010ean aurkeztutako Tribial Feminista egokitu nahi izan dute, eta mahai-joko horri zabalkunde handiagoa eman, gailu mugikorrek gure gizartean duten presentzia handia baliatuta.

Aplikazioa adin guztietako jendeari zuzenduta dago: historia beste ikuspuntu batetik ikasi nahi duen ororentzako da. IRONTEC enpresa izan da aplikazioa garatu duena. Udalek, berriz, jokoaren edukiak jarri dituzte. Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Irontec-ek finantzatu dute.

Aplikazioa, bestalde, doakoa da, eta Android eta iOS smartphone deritzanetarako zein tabletetarako dago eskuragarri. Android gailuetarako, dagoeneko eskuragarri dago Google Play-n, eta egun batzuk barru Apple Store-n ere egongo da, iPhohe, iPad eta iPod Touch-etarako.

Jolasa jada eskuragarri dago Android sistemarako Google Playn eta laster Apple gailuentzako egonen da Apple Storean

Galderak euskaraz dira, eta zenbait kategoriatan sailkatzen dira: historia; kirolak; artea eta literatura; geografia; ikuskizunak; eta natura. Horien guztien bidez, feminismoak egindako ekarpenen garrantzia aldarrikatu, parekidetasun eza salatu, eta aditzera ematen da sistema hori ez dela bidezkoa eta, gainera, kaltegarria dela, bai emakumeentzat, bai gizonentzat. 

Aplikazioa mahai-jokoan oinarrituta dago (gaztatxo hirukien ordez, emakumeen ikurra izanik), baina gailu mugikorrek eduki ohi dituzten ezaugarri edo elementuak gehitu dizkiote: denbora-barra, bizitza luzatzea sare sozialetan partekatzeagatik, eta abar.

Beste alde batetik, Irontec enpresaren negozio-eredua software librean eta kode irekian oinarrituta dagoenez, proiektuaren jatorrizko kodea liberatu egingo dute, lizentzia libre pean (GNU, General Publik License).

Aplikazioa deskargatzeko, hemen:

Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko