Sarrerarik ez Antzokian, Concha Velasco ikusteko ‘Olivia y Eugenio’ antzezlanean

09.03.15
Ermua Antzokia

‘Olivia y Eugenio’ antzezlanak Ermua Antzoki jendez beteko du aste honetako ostiralean. ‘Pentación Espectáculos’ konpainiaren bidez datorkigun obrak zale eta ikusleen ikusmina piztu du eta aldez aurreko salmentan sarrerak agortu egin dira, lekurik jada ez baitago. Salbu mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat erreserbaturiko bakar bat. Horren arrazoien artean Concha Velasco aktore nagusi eta ospetsuaren tirakada dago eta, bestalde, baita Down sindromea lanaren ardatz eta mamia izatea, nahiz eta modu abegitsuan jorratu hori duten gazteek duten dependentzia eta gurasoen abnegazioaz hausnarketa egiten duelako.

Antzezpena martxoaren 13ko ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango Ermua Antzokian. Emanaldirako sarrerarik ez dago, asteburuan gelditzen ziren apurrak saldu eta gero. Aldez aurreko salmenta kudeatzen duen Kutxabank entitateak azken jarleku bat eskaintzen zuen gaur eguerdian, mugikortasun arazoa dutenentzat. Aurten eta indarrean dugun programazioaren barne, hirugarren aldiz gertatu zaigu sarrerarik gabe geratzea, lehen ikuskizuna Beatriz Carvajalena izan zen, bigarrena ‘Los Secretos’ musika taldearena izan zen. Obra Herbert Morote autorearena da, aktoreak Concha Velasco eta Rodrigo Raimondi edo Hugo Aritmendiz, horiek Jose Carlos Plazaren zuzendaritzapean jarduten dutelarik. Ikuskizuna laurogeita hamar minutuz luzatzen da.

Sinopsia

Lan honetan ama-semeek muturreko egoera bat bizi dute eta haren ondorioz zalantzan jartzen dituzte krisi garaian sortzen diren baloreak. Oliviak ezin dio tragediari ihes egin eta bere iragana errepasatuko du, zintzotasunez kontuak egiteko: bere senarrarekin, amarekin, lagunekin, medikuekin eta normalak direlakoan harroturik dabiltzan guztiekin, hala nola politikoak, profesionalak eta kirolari arrakastatsuak. Oliviak Down sindromea duen bere seme Eugenio baino normalagoak ote diren galdetzen dio bere buruari. Azken finean… nor da normala bizitza honetan?

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan