Primerako zine ikusgai Antzokian, asteburuan

10.03.15
Ermua Antzokia

Ostegunean eta zineklubarekin emango diogu hasiera asteari Ermua Antzokian. Honetan Abderrahmane Sissako zuzendariren Timbuktu bezalako filma berezia ikusi ahal izango dugu. Film aparta, Maliko herrialdean erlijio fanatismoa ezartzeak dakartzan ondorioak hizpide dituen lanak. Kidaneren familia egoera berritik kanpo bizi da bere artaldea zaintzen hiriaren kanpoaldea inguratzen duten dunetan, istripu batek bere eta familia osoaren bizitza aldatu bitartean. Oscar sarietan atzerriko filma onenen izendapena izan du eta Frantziako Cesar sari lehiakorretan zituen zortzi aipamenetatik zazpi bildu eta gero, filma eta zuzendari onenaren sariak eskuratuz. Timbuktu filma zirraragarria da, aldi berean itxaropeena eta etsipena islatzen dituena. Timbuktu jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Larunbat arratseko zazpi eta erdietan Nightcrawler komertzialaren lehen proiekzioa egingo dugu. Zuzendaria Dan Gilroy aktore nagusia Jake Gyllenhaal eta kazetaritzaren munduan kokatzen den thriller bikaina dugu. Gidoi originalaren Oscar saria eskuratu du filma zorrotz, frenetiko, estimulagarri eta, batez ere, ikuskizun eta morboa hedabide nahiz ikus-entzuleak gailendu dituen garai baten isla eta analisia den. Lou lana lortu ezinean dabilen gaztea da. Kasualitatez bada ere, kazetaritza kriminalean murgiltzen da Los Angeles hirian. Erdia parodia da eta beste erdia gizartearen analisia, laburbilduz, lehen mailako zine independentea. Azpimarratzekoa Gyllenhaalen interpretazio bikaina. Nightcrawler larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburu honetako bigarren proposamena Clint Eastwood legendaren azken lana da. El Francotirador zinta polemikoa da, estatu batuetako armadaren soldadu hilgarrienaren istorio erreala kontatzen baitu. Bradley Cooper aktoreak Cris Kyle marinearen papera eginen du, filmak Oscar sarietarako sei izendapen jaso izan du. Europan lanari muturreko militarismo zale eta borrokaren aldeko izatea leporatu zaion arren, aldiz EE.BB.tan diru-sarrera errekorrak hautsi ditu lehenengo astetik. Filma solidoa da, guda eszena harrigarriak dituenak, lan dramatiko handia izateari utzi gabe, gerraren horrorea ezin duelako ezkutatu heroismo eta abertzaletasunez jantzi arren. Larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Gaztetxoentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Annie musikala ikusteko aukera izanen dugu. Aktoreen artean Cameron Diez eta Jamie Fox daude. Musikal klasikoaren bertsio modernatua da, dantza, drama eta dibertsioz beterikoa. Familia osoarentzat aproposa.

Azkenik, gogorarazi oraindik martxoko bonoa eskuragai dugula 14,4 €tan, Lobianon nahiz takilan bertan.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan