Abian Azoka goizean irekiko eta Per Torrerek hitzaldia arratsaldean emango
ABIAN, Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka bihartik ostiralera bitartean gauzatuko da Eibarren, Armagintza Eskolako patioan, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Debegesa Garapen Agentziak elkarlanean antolatuta; Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute ekimena eta eskualdeko hainbat entitate eta enpresaren laguntza jaso du.
Jende guztiarentzat zabalik egongo da eta 3 egunetan egitarau zabala osatu da, doako tailer, mahai-inguru eta hitzaldiekin. Egitaraua kontsultatzeko: www.debegesa.eus
Martxoaren 11, 12 eta 13an egingo da Eibarren (Armagintza Eskolako patioan) Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka, ABIAN, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek – Armagintza Eskola, IMH-Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar Ermua eta Eibar eta Ermuko PCPIak – eta Debegesa Garapen Agentziak elkarlanean antolatuta. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute ekimena eta, nabarmentzekoa da eskualdeko hainbat entitate eta enpresaren laguntza jaso duela baita ere, hala nola, Ermuko Izarra Fundazioa, IK4-Tekniker, Danobat Group, Etxe-Tar, Epc, Alfa, Correanayak, Egile taldea, Agme, Alcorta, Urkotronik eta La Caixa. Enpresek bat egin dute azokarekin aurten eta lankidetza honek ondo erakusten du Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko harreman zuzena eta kolaborazio-sarea.
Azokak asteazkenean irekiko ditu ateak, martxoaren 11an, eta hiru egunez egongo da zabalik, martxoaren 13ra bitartean.Lanbide Heziketako ikastetxe bakoitzak bere erakusleihoa izango du, bere ikasketa eskaintza osoa aurkezteko.Guztira, Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan 33 espezialitate desberdin eskaintzen diraeta aurtengo ikasturtean 1.471 ikasle daude matrikulatuta. Azoka bihar goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik; ostegunean, hilak 12, goizeko 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta ostiralean, hilak 13, goizez bakarrik, 9:00etatik 14:00etara. Jende guztiarentzat zabalik egongo da. Debegesa Garapen Agentziak ere izango du bere erakusleihoa, ekintzailetzari dagokion informazioa eskaintzeko. Halaber, ABIAN azokarekin bat egin duten enpresa laguntzaileek ere informazioa eskainiko dute Debegesaren erakuslehioan, praktika programen edota kontratazioei buruzko informazioa, hain zuzen ere.
Hiru egunetan egitarau zabala osatu da eta hainbat hitzaldi eta tailer hartuko ditu azokak.Tailer horiek guztiak doakoak izango dira eta parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.Debegesaren webgunean, www.debegesa.eus, azokari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke, baita egitarau osoa ere.
Ermua eta Mallabiko PCPIa bertan izanen da
Gure herriko PCPIa bertan izanen da bere jarduera ezagutzera ematen eta hain zuzen ere, gaur egun eskaintzen dituen espezialitateen berri erakutsiko du:
- Ile-apaindegiko laguntzailea
- Automobilen konponketako laguntzailea
- Mekanika alorreko langilea
Lehen eguneko arratsean azpimarra beharrekoa dugu, ikasleei zuzenduta egongo eta Pep Torres asmatzaile, ekintzaile eta irrati eta telebistako kolaboratzaileak eskainiko duen hitzaldia, 16:00etan, “THERE IS NO BOX: Berrikuntza eta sormena, merkatuaren joera berriak” izenekoa. Hitzaldi hau Izarra Fundazioak antolatu eta babesten du.
Irekitzeko ekitaldi ofiziala
Azokaren irekiera ekitaldia asteazkenean egingo da, hilak 11, goizeko 10:00etan. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordea, Ricardo Barkala, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Diputatua, Jon Peli Uriguen, eskualdeko udal ordezkariekin batera eta LHko ikastetxeetako zuzendariekin batera. Irekitze ofizialaren ostean, 11:00etan, Armagintza Eskolako areto gelan, mahai-ingurua egingo da “LH, enplegua helburu” izenburupean. Mahai-ingurua irekia izango da eta herritar oro dago gonbidatuta. Hizlari izango dira:
- Ricardo Barkala. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordea
- Ramon Martinez de Murguia. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaria
- Jon Peli Uriguen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Diputatua
- Patricia Tames. Invema-AFM-ko Zuzendariaren ondokoa
- Eneko Astigarraga. Codesyntax enpresako gerentea
- Begoña Gutierrez. Eibarko Ego Gain Gerontologia Zentroko Zuzendaria
- Patxi Samaniego. Etxe-Tar enpresako Berrikuntza Zuzendaria
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena