Euskal musikaren ibilbidea aztergai, Mikel Markezen gidaritzapean

10.03.15
Euskara

Euskara sustatzea eta euskararen inguruan izan ditzakegunen kezkak eta esperientziak ezagutaraztea helburu duten Berbetan jardunaldien hamaseigarrenak aurrera jarraituko dute dute aste honetan. Bihar, martxoaren 11ko asteazkenean, Baga biga higa, ekitaldia izanen dugu. Mikel Markez musikariak euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua azalduko digu. Hitzaldia baino, Markezek Euskal musikaren ibilbidea azalduko argazki, kanta, diaporama eta soinuaren baliatuz. Beraz, oso ekitaldi entretenigarri eta Euskal musikan izan den bilakaera ezagutu nahi duen edozeinentzako erakargarria. Lobiano Kutur gunean arratseko 7etan. Sarrera doan eta librea guztiontzat.

Datorren asteazkenean, martxoaren 17an, Lorea Agirre kazetari eta antropologoak, gehi beste gonbidatu berezi batek emango diete amaiera Berbetan jardunaldei: Atzera begira, aurrera egiteko hitzaldiaz. Azkenengo honetan, Euskararen normalizazioaren alde orain arte izan eta egin duguna baloratu eta egiteko daukaguna irudikatuko dute. Arratsaldeko 7etan Lobianon.

Antolatzaile dira Euskal Birusa, Udal eta Kaltxango AEK euskaltegiak, Eskolabarri eta Ikastola Anaitasuna ikastetxeak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin