2015 Arrazakeriaren kontrako astea
Urteroko legez, martxoaren 21ean Arrazagatiko Bazterkeriaren kontrako nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Horren harira, gure herrian Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako 2015ko astea antolatu du egun horietarako. Programa martxoaren 16ko astelehenean hasiko da eta asteazkenean, zubiaren bezperan amaituko. Jarduerak, hitzaldia, gurasoentzako tailerra eta zine-forum emanaldia izango dira.
Aurtengoan, antolatzaileek hausnarketaren mamia ‘bigarren belaunaldiak deritzanetan’ jarri nahi dute, hau da immigrante gisa etorri diren seme-alabengan. Eta baita ere, horren ondorioz harrera gizarte moduan errealitate horrek plantatzen dizkigun erronkak.
Edizio honetan ondoren zehazten ditugun erakundeen laguntza izango dugu:
- Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokia
- EVNTF. Terapia Familiaren Euskadiko eta Nafarroako Eskola – ETORBIDE. Esku-hartze Psikosozialaren zerbitzua familia immigrante eta mistoentzat.
Jarduera bakoitzaren xehetasunak eskaintzeko kartel eta programa uzten dizuegu lasterbidez baliatuz PDF formatuan
Lotutako albisteak
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean