XIX. Korrika aurkezteko ekitaldia

12.03.15
Euskara

Ermuan gaur egingo da Korrika XIX. edizioaren aurkezpen soziala eta horretarako egun berezia antolatua du Ermuko Korrika Batzordeak:

  • 18:30ean: Musika ikuskizuna Alboka Musika eskola eta Amaia Ezenarrorekin
  • 19:00etan: Aurkezpen soziala plazan
  • 20:00etan: Korrika erakusketa eta mokadua Infreñu tabernan
  • 21:00etan: Berbafaria Berbalagunen eskutik

2014ko martxoaren 19an Urepelen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte. Martxoaren 23ko arratsaldean pasako da martxa Mallabitik Ermurako noranzkoan, arratsaldeko 16:30ean, gutxi-gorabehera. Giroa berotzearren Ermuko Kaltxango AEK-k eta Korrika Kulturaleko batzordeak korrika kulturalaren barruan izango diren ekitaldiak argitara eman dituzte, era askotarako eta gustu guztirako ekitaldiak, Udala eta herriko elkartearen laguntzaz osatutakoak.

Egitarauan dagoena ikusteko, begira eta ireki jarraian jarri dugun lasterbidea erabiliz, pdf formatuan eskaintzen dizuegun programa.

Zer da Korrika?

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.

Mezua

2014ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Korrika 19k EUSKAHALDUNDU lema du. “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”, berretsiko genuke orain: euskahaldundu gaitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
03.06.24
Jon Arretxe jasoko du aurten Ermuko 'Ezekiel Etxebarria' saria

"Ostegunak" liburuaren autorea izateagatik, azken hamabi hilabeteetan udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko alea. Ekutaldia eainaren 5ean, 19:00etan Kaltxango AEKn
Imagen
23.05.24
Euskaraz errotulatzen duten negozioetarako dirulaguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeak kostuaren %50eko dirulaguntza izango du, gehienez 360€, eta elebitan egiteak %30, gehienez 180€